Zemendiaren 4an hasiko da XXXII. BBK Sariketea
2024-10-28 13:29 BertsolaritzeaBilboko Urretxindorra Ikastolan.
Bertsolari Gazteen BBK Sariketeak bertsolari gazteen plazaratzea dau helburu nagusia. 1992an izan eban lehenengo edizinoa eta aurton, beraz, 32 urte beteko ditu taldekako sariketeak.
Zemendiaren 4an hasiko da bertsolari gazteen sariketea eta abenduaren 5ean amaitu. Finala, Zornotzan izango da; batetik, Bizkaiko erdigune geografikoa dalako; eta bestetik, sariketea Durangotik gertu kokatu gura izan dabelako, egun horreetan, euskal kulturgintzearen erreferente handi dan Azokatik hain zuzen be.
Publikoari jagokonez, kanporaketetako ikusleak ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diran gaztetxoak izango dira eta finalaurekoetako publikoa, euskera ikasleak izango dira, batez be. Lehenengo hiru saioak goizez jokatuko dira eta ganontzeko hirurak (finalaurekoak eta finala) arratsaldez.
- A multzoko taldeak:
- Xarmengarriak gira: June Legarreta (Meñaka), Emile Zabala (Mungia) eta Enara Gallastegi (Dima).
- Puntuak eta komak: Amaiur Betanzos (Bilbo), Ekhi Zuluaga (Igorre) eta Iradi Barrenetxea (Artea).
- AP8ko txikia: Iraia Lauzirika, Garazi Ibarretxe (Zornotza) eta Kelmene Abaitua (Berriz).
- Arrakalak loratu: Garazi Uriarte (Berriz), Malen Bilbao (Arantzazu) eta Aiala Irurtia (Arantzazu).
- Anitzak: Adur Lopez de Garcia (Sodupe), Aimar Marcos (Zalla) eta Nahia Ruiz de Arbulo (Zalla).
- Sagutxo Kaskarinak 2.0: Amaia Gallastegi (Zornotza), Naroa Iturrioz (Zornotza) eta Maddi Aurtenetxe (Zornotza).
- B multzoko taldeak:
- Ai Zapotxin!: Bittor Altube (Abadiño) eta Joseba Ortuzar (Larrabetzu).
- LGBTaket: Ainhoa Gorostiaga (Gamiz-Fika) eta Izaro Bilbao (Mungia).
- Malla 2: Araitz Katarain (Mallabia) eta Irune Basagoiti (Ermua).
- Okerbidea: Iruri Altzerreka (Garai) eta Peru Irastortza (Getxo).
- Rara avis: Haizea Telleria (Bilbao) eta Maite Sarasola (Bilbo).
- Team Rocket: Ixone Asategi (Durango) eta Janire Arrizabalaga (Gernika- Lumo).
Egitaraua
Ariketak
A mailean, aurreko edizinoetako ariketa bardinak egin beharko ditue fase guztietan; hau da, lau oinak emonda, zortziko txikia, zortziko handia, bertso bat lehen puntua emonda, beste bat azken puntua emonda eta bakarka gai bati azken bertsoa.
B mailean, barriz, aldaketa batzuk izango dira. Maila honetako bertsolariek zortziko handiko ofizinoa, zortziko txikikoa, potokumeak eta puntu erantzunak alkarri jarrita osotu beharko dabe saioa.
Sariak
A mailakoek, betiko lez, Elkar dendetan erabilteko, hau da, kulturean gastatzeko, bonoa jasoko dabe. Horrezaz gan, finalera heltzea lortzen daben talde biek sorpresa txiki bat izango dabe.
B mailakoek, barriz, Elkar dendetan erabilteko bonoaz gan, sari ekonomikoa be izango dabe; lehenengo fasera arte heltzen diranak 100€ bikoteko, finalera heltzen dan bikoteak 200€ eta bikote irabazleak 500€. Horrezaz gan, bikote irabazleak txapela jasoko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!