29 establezimenduk hartuko dabe parte Jan Alai 2.0 pintxo lehiaketan

Bizkaie! 2024-10-28 12:41   Kulturea

Zemendiaren 1etik 29ra arte, Amorebieta-Etxanon.

Amorebieta-Etxanok Jan Alai 2.0 lehiaketea jasoko dau zemendian, herriko 29 establezimenduen parte-hartzeagaz. Udalak atondutako lehiaketa gastronomikoaren helburua da tokiko establezimenduetako konsumoa sustatu eta zornotzarrak tokiko establezimenduetan konsumitzera animatzea. Holan, zemendiko asteburuetan zehar, zornotzarrek eta bisitariek tortilla patata eta gildak oinarri izango dituen pintxoak jan ahal izango ditue.

Lehiaketearen zehetasunak eta parte-hartzea

Lehiaketea zemendiaren 1ean hasiko da eta hilaren 29a bitarte iraungo dau. Epe horretan, pintxoak eguenetik domekara bitartean eskainiko dira, asteburu guztietan, ondoko ordutegian: eguen eta ostiraletan 19:30etik 22:00etara, zapatutan 12:00etatik 15:00etara eta 19:30etik 22:00etara eta domeketan 12:00etatik 15:00etara. Izena emondako lokal bakotxak patata tortillearen edo gildearen bersino propioa eskainiko dau.

Lehiaketearen oinarriei jarraituz, patata tortilleak arrautza, patatea eta gatza izan behar ditu nahitaez. Kipulea, barriz, aukerakoa izango da. Gildeak, barriz, antxoa, piparra eta oliba izan beharko ditu beti.

Sariak eta botazinoak

Epaimahai profesionala arduratuko da pintxoen balorazinoa egiteaz, erispide ezbardinak kontuan hartuta, besteak beste, saborea, gatz puntua, tenperaturea eta aurkezpena. Horren arabera, 1.000 euroko sari bi banatuko dira: patata tortila onenari eta gilda onenari.

Ganera, herritarrek pintxo gustukoenari botoa emoteko aukerea be izango dabe, tabernetan jarritako postontzietan. Botazinoan parte hartzen dabenek 500 euroko zozketan parte-hartuko dabe. Bestalde, boto gehien jasoten dituen establezimenduek 500 euroko sari bi irabazi ahalko ditue: patata tortilla onena eta gilda onena.

Sari banaketea zemendiaren 30ean izango da, 12:00etan, Zelaieta Zentroan.

Jan Alai 2.0 pintxo lehiaketa lako ekimenen bitartez, Amorebieta-Etxanoko ostalaritzea sustatzen jarraiten dogu. Gure helburua da tokiko konsumoa bultzatzea, herritarrei eta bisitariei esperientzia gastronomikoak eskaintzea eta gure taberna eta jatetxeek udalerriko bizitza sozial eta ekonomikoan daben garrantzia nabarmentzea. Holako ekitaldiek, sektorea laguntzeaz gan, gure eskaintza gastronomikoa aberastu eta herriaren nortasuna sendotzen dabela sinisten dogulako, Ainhoa Salterain alkateak adierazo dauenez.

Jan Alai 2.0 lehiaketean parte-hartuko daben establezimenduak

- Patata tortillea eta gilda pintxoak.

  • Batzokia.
  • La Amistad.
  • Harrison.
  • Leku Berri.
  • Guria.
  • Alambique.
  • Bar Javi.
  • Bar Zelaieta.
  • Boroa Jatetxea.
  • Far Far.
  • Lagunak.
  • Cafeteria Venecia.
  • La Viña.
  • Restaurante Uranga.
  • Autzagane Jatetxea.
  • Vintage.

- Gildak.

  • Sukoi.
  • Urtza.
  • Berezi.
  • Dolce Vita.
  • Bar Gain Gane.
  • Bar Andrandi.
  • Antxeta by Taberu.
  • Oasis.
  • Patxi Taberna.
  • Txiri-Txiri.
  • El Cojo.
  • Singing Munch.

- Patata tortilla

  • Ipar Aizea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu