ESAS-Musikene I. Saria jaso dau Alba Compte Rojasek

Bizkaie! 2024-10-28 10:10   Kulturea

Emma Chaconen obrea berreskuratzeko egindako ekarpenagaitik.

Musikenek ESAS-Musikene I. Saria emon dau, genero-ikuspegia daben gradu amaierako lanei zuzendutako autorpena. ESAS - Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak Musikenegaz lankidetzean emondako sariaren helburua gazte ikertzaileen talentua ikusarazotea eta musikearen esparruan bardintasuna sustatzea da.

Lehen edizinoko irabazlea Alba Compte Rojas izan da. Repertorio camerístico con violín de Emma Chacón (1886-1972) y propuesta interpretativa de Evocación nº 1 (1946) para violín y piano lana izentau dabe bere ikerketa zorrotzagatik eta Emma Chaconen obrea berreskuratzeko egindako ekarpenagatik, musika klasikoaren historian ahaztutako konpositorea. Isabel Díaz Morlán irakasleak zuzendutako ikerketa-lanak Chaconen lana nabarmentzen dau. Ahaztutako konpositorea da eta musika-genero ugari batzen ditu. Analisiak, biolinerako hainbat piezaren azterketa kuantitatibo eta estilistikoa ez ezik, Evocación 1 interpretazino-proposamena be jasoten dau, elementu harmonikoak, formalak eta teknikoak konbinatuz, ekitaldian Susana García de Salazarrek lagunduta interpretau dana.

Autorpenagaz batera, Compte Rojasek Inge Conde artistak diseinautako Urretxindorra eta abelia izeneko pinturea mugatua be jaso dau, Miren Iñarga Musikeneko zuzendari nagusi eta akademikoak eta Ane Legarreta ESASeko presidenteak emona. Grabauak urretxindorra islatzen dau, sormenaren eta jakituriaren sinboloa eta abelia bat (lorea), harmonia eta batasuna irudikatzen dituana.

Sari horrek balioa emoten deutso Emma Chaconen irudiari, baita musika-arloan genero-ikuspegidun ikerketa akademikoak dauen garrantziari be. Ahalegin hori aktiboki sustatzen dabe ESASek eta Musikenek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu