2024ko Aixe Getxo! kultur sarietarako hautagaitzak proponiduteko epea zabalik

Bizkaie! 2024-10-28 09:14   Kulturea

Proposamenak urriaren 30era arte aurkeztu daitekez.

Kultur Etxeak aurtengo 2024ko Aixe Getxo! sariak jarri dau martxan eta horretarako hautagaientzako proposamenak jasoteko epea edegi dau. Urriaren 30era arte, herritarrek sarien 13. edizinorako beren proposamenak Kultur Etxean aurkeztu edota emailez bialdu ahal izango ditue. Ekimen honen bitartez, urtero legez, udalerriko kultur jarduerea nabarmendu nahi dabe atontzaileek, bai eta sektoreko eragileen lana balioetsi eta herritarren partaidetzea bultzatu be.

Kontuak kontu, kultureari lotutako hainbat modalidade edo eremutan egindako lana sarituko da, besteak beste, ikusizko eta ikus-entzunezko arteak, arte plastikoak, arte eszenikoak, musika klasikoa eta garaikidea, egungo musikea, literaturea, diseinua, arkitekturea eta espazio publikoa, gastronomia, kulturea hezkuntzan eta balioetan, kultura zientifikoa eta barritzailea eta kultura-ondarea (ikugarria eta ikutuezina).

Horreez gan, gazteen artean kultura mailako lanak sustatzeko Aixegaztea saria izango da aurten eta arloagaz zerikusia daben lagun edo kolektiboen ibilbide artistiko edo profesionala aautortuko dauen saria be emongo da. Danetara, 14 kategoriatara aurkeztu ahal izango jakez hautagai-proposamenak.

Hautagaiak personak, taldeak, alkarteak, ekintza ezagunak eta arkitektura eta ondare-elementuak izan daitekez, modalidadearen arabera. Proposamenak aurkeztu nahi dituenek, aurretik aitatutako eguna baino lehen egin ahal izango dabe Kultur Etxean, sarien idazkaritzeari bideratuz edota aixegetxo@getxo.eus posta elektronikoaren bitartez, gaian Aixe Getxo! 2024 adierazoz.

Proposamen guztiak epaimahai kualifikatu batek aztertuko ditu eta hori bera arduratuko da sarituak hautatzeaz. Irabazleak abenduaren 11n jakinarazoko ditue arratsaldeko 19:00retan, Muxikebarrin egingo dan sari-banaketa ekitaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu