Julen Apellak irabazi dau Augustin Zubikarai Saria

Bizkaie! 2024-10-25 14:30   Kulturea

Abizen berri bat lanari esker.

Julen Apella Santamaria idazle berriztarrak irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak atontzen daben Augustin Zubikarai nobela beka saria.

Aurkeztutako lanen artean, Abizen berri bat izenekoa hautatu dau Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osoturiko epaimahaiak. Beraz, Apellak eroango dau zortzi mila euroko saria. Era berean, Elkar argitaletxeak nobelea argitaratuko dau, hemendik urtebetera, proiektu dana amaitutakoan.

Abizen berri bat gaur eta hemen kokatutako elebarria izango da, gazte batzuen hartu-emonetan eta noraezean zentrauta.

Julen Apella Santamaria (Berriz, 1998)

Euskal ikasketetan graduatua da eta Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak masterrak egin ditu. Ganera, poesia-liburu bat kaleratu dau: Postal bat desertuan, DK sariaren irabazlea hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu