Berreginen Museoak 'Ama' erakusketea aurkeztu dau

Bizkaie! 2024-10-25 13:14   Kulturea

Maiatzaren 5era arte egongo da ikusgai.

Bilboko Berreginen Museoak Ama aldi baterako erakusketea inaugurau dau. Aurkezpenean Leixuri Arrizabalaga, Euskera, Kultura eta Kirol diputadua, Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Gobernantza eta Kultura zinegotzia, Sorkunde Aiarza, Museoko zuzendaria, Itziar Martija, erakusketearen komisarioa eta Jose Pablo Arriaga eskultorea izan dira.



Erakusketea lankidetza bikotxari esker egin da: alde batetik, Jose Pablo Arriaga artisteak haren amaz dituan gomutetatik hasita sortu dituan eskulturak; eta, bestetik, erakusketeak Euskal Museoaren bildumako hainbat pieza erakutsiko ditu, amatasunagaz lotutako gomutak eta gaiak gogorarazoten dituanak.

Jose Pablo Arriagaren obrei jagokonez, hatx akrilikoz dagoz eginak, baita egurrez eta pvcz be. Obra guztiak, 24 guztira, 2023 eta 2024 urteen artean egin ditu Markinako tailerrean.

Mundu biak, Bilboko Berreginen Museoko bildumako zati bategaz buztartzen dira Bizkaiko erakundean orain arte inoiz ikusi ez dan diziplina anitzeko erakusketea sortuz. Obrak, gaurtik, urriaren 25etik, 2025eko maiatzaren 4ra arte egongo dira ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu