Antzerti tailerrak atondu ditue Getxon

Bizkaie! 2024-10-25 10:19   Kulturea

11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak debaldeko antzerki tailerrak atondu ditu zemendirako, 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Apirilean, maiatzean eta bagilean Algortan izandako harrera ona ikusi ondoren, oraingoan Romon be taldea edegiko da.

Mihaela Jilavu Gazteria zinegotziak adierazo dauenez, antzerki komunitarioa, parte-hartzailea, pedagogikoa eta terapeutikoa izatetik harago doa. Etikan eta alkartasunean oinarritutako metodologia bizia da. Gizartea eraldatzeko antzerkia da, persona guztiak bardintasunean bizi eta sentiduten diran eta ez dau diskriminazinorako lekurik. Idea horren arabera, denok gara artistak eta antzerkia, gizartea eraldatzeko erabili ahal dogu.

Sonia Andrea Castro antzerkigile eta ikuspegi komunitarioko arte eszenikoen irakasleak gidatuta, eguaztenetan, 17:30etik 19:00etara, Algortako Gau Egun gaztelekuan eta eguenetan, barriz, 18:00etatik 19:30era, Romoko Gure Gune gaztelekuan.

Informazio gehiago eta izen-emoteak 944 66 03 53 telefonoan eta gaztebulegoa@getxo.eus helbide elektronikoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu