Eusko Jaurlaritzeak eta Nafarroak bat egin dabe

Bizkaie! 2024-10-25 09:28   Euskerea berbagai

EITBren zerbitzuak Foru Komunidadean zabaltzeko eta emitiduteko.

Eusko Jaurlaritzeak eta Nafarroako Foru Gobernuak barritu dabe erkidego bietako gobernuek 2016tik daben lankidetza-hitzarmena, EITBren zerbitzuak Foru Komunidadean zabaltzeko eta emitiduteko.

Lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Bardintasuneko konseilari Félix Tabernak eta Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak sinatu dabe hitzarmena, EITBk Nafarroan dauen ikus-entzunezko komunikazino-zerbitzu publikoaren difusinoaren irismena indartzeko konpromisoa hartzen dauena, baita Nafarroako herritarrentzako hurbiltasuneko eta gaurkotasun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaleko edukiak be, batez be, umeen euskerako programazinoa.

Akordinoak urte biko indarraldia dau. Ganera, alderdi sinatzaileek konpromisoa hartu dabe Nafarroan emisinoa edegiteko eta hobetzeko.

Holan, Nafarroako Gobernuak lan egingo dau EITBren ikus-entzunezko komunikazino-zerbitzuak Nafarroako Foru Komunidade osoan emoteko, beti be, haren irudiak, ordutegiak, markak eta identifikazinoak errespetauta. Nafarroako gobernuak konpromisoa hartzen dau esleitutako espektro erradioelektrikoa erabilteko edo Estaduko Administrazino Orokorrari eskatuko deutson plangintza barrikoa, Nafarroako Foru Komunidadeko lurraldean EITBren ikus-entzunezko komunikazino-zerbitzuak lurreko uhin hertziarren bidez emotea ahalbidetuko deutsen soluzino tekniko egokienak erabagiteko, apliketakoa dan araubide juridikoa eta eskura dagozan baliabideak kontuan hartuta.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzeak konpromisoa hartzen dau, Nafarroako emisinoetan, EITBk bere programazinoen zati bat erreserbetako bertoko edukietarako, Foru Komunidadearen errealidade instituzionala eta soziala jasoteko eta kanpoko proiekzinorako. Eduki horreetan, Nafarroako Foru Komunidadeko sensibilidade politiko eta ideologiko ugari jaso eta errespetau beharko ditu.

EITB izango da programen edukiaren arduraduna. Programa horreek Nafarroako errealidade politiko, sozial eta instituzionala eta bere ikurrak eta identidadea errespetauko ditue, indarrean dagoan ordenamendu juridikoagaz eta Konstituzino Auzitegiaren garagarrilaren 29ko 94/1985 Epaiagaz bat etorriz. EITBko profesionalek idatzitako informazinoetan eta aurkezpenetan, Euskal Autonomia Erkidegotik eta lurralde historikoetatik bereizitako errealidade bezela aurkeztu eta ordezkatuko da Nafarroako Foru Komunidadea.

EITBk Nafarroan emoten dituan zerbitzuak justifikatutzat joten dira Euskal Autonomia Erkidegoagaz dauen kidetasun historiko, kultural, linguistiko, turistiko eta soziokultural historikoagaitik eta lankidetza-tradizino luzea dauelako. Horren ondorioz, erkidego biek parte hartu dabe kultura eta hizkuntza-arloko erakundeak sortzen eta egiten, baita hainbat arlotan sektoreko akordinoak sinatzen be.

Hitzarmena Espainiako Konstituzinoan aurreikusitako lankidetzea eta kooperazinorako autonomia-erkidegoen arteko hartu-emonen aurreikuspenean kokatzen da eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 70.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 22.2 artikuluan be jasota dago.

Nafarroan EITBren emisinoa bermatzeko 2016an sinatutako lehen hitzarmenak erantzuna emon eutsen Foru Parlamentuan behin eta barriz jasotako eskaerei, baita hainbat udalek egindakoei be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu