Cinque Torri, bost hatx handien artean

Amaia Larruzea 2024-10-25 08:35   Ibilian-ibilian

Veneto eskualdean dago, 2.361 metrotara.

Cinque Torri fenomeno naturala da. Holan, masifikazino dezente sortu da bere inguruan, izan be, Dolomitetako beste mirari asko lez, babeslekuek eskaintzen daben azpiegiturea ikaragarria da.

Passo Giaun izartu eta gosaria egiten gabizen bitartean, oraindino be, lainopean gagoz. Beraz, Asian hain ohikoa dan patxadeagaz itxaroteko momentu da. Behin lainoak joanda, martxeari ekiten deutsagu. Hori bai, segiduan lainopean sartu gara barriro. Holakotan, pazientzia dogu amaren zientzia, holan dakar, behintzat, esaera zaharrak. Beraz, Cinque Torriko aterpean pare bat edari hartu eta egoeraz disfrutetan dogu. Oraingoan bai, emoten dau behelainoak agur esan deuskuela eta ibilbideari ekingo deutsagu.

Aurrera egin eta Averau babeslekua pasetan dogu. Horren ostean, beste bat, Nuvolau. Tontor horretara heltzean, hainbat euskaldun topetan doguz, ondoko herriko ezagunak ganera!

Jentez ganezka egoan tontorra, izan be, teleferikoa dago bertara heltzeko. Ganera, hanburgesak egiten zituan mutil jator bat egoan bertan, haren lana benetan gustoko ebala aitatu euskuna. Bertako jentearen jazkereari jagokonez, austriar eta alamaniar itxurakoa zan, berezia eta ederra aldi berean. Masifikazinoa bai, baina baita  esperientzia ederra be. Baina segiduan behera egin genduan, Scoiattoli gordelekura.

Veneto eskualdeako inguru hau, 2.361 metrotara dago, Ampezzo inguruan. Gris itxurako mendilerroak dira, halanda ze, bost hatx handik osotzen dabe ikuspegi eder hori. Ganera, bakotxak bere izena dauka. Inguru parebakoa, behelainoak disfrutetako aukerea emoten deuskunean. Ibilbide osoa, 14,0 km eta 761 m d+ dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu