Iñaki Artola pelotaria, Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2024-10-25 08:00   Bertsolaritzea

Bilboko eta Hondarribiko saioetako bertsoaldiak be eskainiko dira.

Iñaki Artola pelotari alegiarra alkarrizketauko dabe aste honetako Hitzetik Hortzeran. Aurton, hamar urte beteten dira profesionaletan debuta egin ebanetik eta ilusinoz dabil oraindino, izan be, lanbidea pasinoz bizi dau eta gorabehera asko izan ditu ibilbide osoan. Beraz, urteotako eboluzinoari buruz ibiliko dira Iñaki Artola eta Mirari Martiarena.

Ezaguna da Iñaki Artolaren bertsozaletasuna. Halanda ze, umetatik izan da bertsozale. Jentaurrean bertsotan ibilteko urteroko zitea be izaten dau Alegiako jaietan. Horrezaz gan, Alegiako bertso-eskolako irakaslea be bada; holan, bertsotan jasotakoa transmitiduten ahalegintzen da astero herriko gazteekaz izaten dauen hitzorduan.

Doluak dolu Maddalen Arzallusen bertso txortea

Maddalen Arzallusen bertso jarriek biribilduko dabe programea. Doluak dolu izeneko txortea abestuko dau Manex Pagola musikariaren laguntzinoagaz.

Bertsoaldiak Bilbo eta Hondarribia aldetik

Astero lez, bertsoaldiak eskainiko ditue Hitzetik Hortzeran. Alde batetik, Bilboko Bira Kulturgunean Berriak atondutako Hitz etzanen jirako bertso saioa emongo dabe. Maddi Ane Txoperenak jarri zituan gaiak eta Andoni Egaña eta Maialen Akizu ibili ziran bertsotan.

Beste aldetik, Hondarribiko setioaren 500. urteurrena ospatzeko bertso saioa egin eben eta bertoko bertsoaldiak izango dira ikusgai: Haira Aizpurua, Miren Artetxe, Xabat Illarregi eta Jon Maia.

Hitzetik Hortzera: zapatuan, urriaren 26an, gaueko 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu