Gilkitxaro Konpainiak jaso dau Lautan3 laguntzinoa

Bizkaie! 2024-10-24 13:10   Kulturea

Alferrak, tunanteak, maleanteak lanari esker.

Euskaltzaindiak antzerki-produkzinoa sustatzeko laguntzinoa 2020an sortu eban, Bilboko Udalaren babesagaz. Sari horren helburu nagusia da euskerazko antzerkia sustatzea, batez be, lan laburren sorkuntzeari bultzadea emoteko.

Holan, 2025eko Lautan3 laguntzinoa Bilboko Gilkitxaro konpainiak irabazi dau, Alferrak, tunanteak, maleanteak lan laburrari esker. Ane Zabalak, Aitor García de Vicuñak eta Galder Perezek osotzen dabe Gilkitxaro. Konpainiak, 2.500 euroko zenbatekoa eskuratu dau. Antzezlana 2025eko zezeilean atonduko dan VII. Lautan3 jaialdian estreinauko da.

Epaimahaiko kideen arabera (Tartean, Bira Kultura, 7Katu eta Euskaltzaindia), gidoi bizia sortu dabe. Ganera, gai sakonak umorez lantzen ditue, gaur egungo arazoei helduz.

Alferrak, tunanteak, maleanteak

Pili, Mili eta Willi exiliautako hiru inurri dira eta alperrak izateko eskubide unibersala aldarrikatzen dabe. Hori da antzezlanaren hasierea puntua. Disfrutetako aldarrikapena eta anormaltasunaren apologia egin nahi dau antzezlanak, aitatu dabe Gilkitxaroko kideek. Bizi dogun gizarteak produkzinoa sustatzen dau, gizakiari ia arnasa hartzeko tarterik itxi barik. Halanda ze, klik azkarra egin eta guzti horri erantzun behar deutsagu, nabarmentzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu