'Amama', Durangoko ZineKlubeko lehen saioan

Bizkaie! 2024-10-24 12:27   Zinemea

Zemendiaren 6an, Zugaza zinemean.

Durangarrek ZineKlubeko saioez disfrutau ahal izango dabe barriro be. Emonaldiak, hilabete bakotxeko lehen eguaztenetan izango dira Zugaza zineman, 19:00etan.

Datak

  • Zemendiak 6. Amama (Asier Altuna).
  • Abenduak 4.
  • Urtarrilak 8.
  • Zezeilak 5.
  • Martiak 5.

Lehenengo saioan Amama filma proiektauko da, Asier Altuna zuzendariaren konpainiagaz. Amaieran, zuzendariak alkarrizketea emongo dau.

Urtero gai bat aukeratzen da filmetarako, halanda ze, aurton, Etxea da gaia. ZineKlubaren bilera bakotxean film bat proiektau eta beste bat gomendatuko da. Filma ikusteko sarrerak 3 euroan dagoz. Horreezaz gan, martitik aurrera fanzinea sortuko da parte hartu nahi daben ZineKlubeko partaideen artean.

Kontuak kontu, hilebetero emongo da ezagutzera saio bakotxeko filma.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu