IV. Gurea Zinema saria irabazi dau Patricia López Arnaizek
2026-09-21 10:19 ZinemeaJon Garañok emon deutso saria.
Sano hunkigarria izan da Patricia López Arnaizi bere ibilbidea eta euskal zinemea zabaltzeko egindako ekarpena aUtortzeko ekitaldia.
Jon Garañok emon deutso saria, lotura berezia baitabe; berak eskaini eutson eta, Jose Mari Goenagagaz batera, pantaila handian agertzeko lehen aukerea, 80 egunean opera priman.
Saria jasotean, Patriciak bere ibilbidean alboan izandako guztiak gogoratu ditu: garrantzitsua da bizitza honetan jente onez inguratzea, eta horretan suberte handia izan dot. Euskal zinemeak bizi dauen momentu ederra ospatu eta esku artean dogun altxor hau jagon behar dogu eskatu du.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
