Ikusleak ofendiduta urten eben bart 'Naza' ikusi ondoren
2026-09-25 08:27 ZinemeaDar-dar eta negar malkoei ezin eutsita.
Israel-Palestina eta azken aldion paraje horreetan bizitakoen barri izan arren, hangoen bizipenak aurrez aurre ikustea penagarria izan da ikus-entzuleentzat.
Kontuak kontu, Yuval Abraham eta Rachel Szor zuzendari israeldarrak Donostiara etortekotan egon arren, ez dira etorri giroa bero-bero dagoalako eta Israelen bertan kontrako jarrerak eta bizi izan diralako.
Yuval Abraham, Rachel Szor Yuval Abrahamek (Beersheba, Israel. 1995) eta Rachel Szorrek (Israel) No Other Land (2024) filma zuzendu eben Basel Adra eta Hamdan Ballal palestinarrakaz batera. No Other Landek dokumental onenaren saria irabazi eban Berlinaleko Panorama sailean, eta film luze dokumental onenaren Oscar saria eskuratu eban ondoren. Nazak Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi eban Venezian.
Gaur, hilak 25 (Principe, 3), eguerdiko 12:00etan eta eta bihar, hilak 26 (Principe, 3), 12:00etan ikusi daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
