Euskal Herriko Gidoilari Onenaren GIDOI + SGAE Saria Alauda Ruiz de Azuak jasoko dau
2026-09-22 09:54 ZinemeaEITBk Egile Barriak Saria emongo deutso Alberto Gastesi donostiarrari.
Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak lankidetza hitzarmena aurkeztu dabe eta bertan Miren Gaztañaga aktoreak Euskal Zinemearen Gala Handiaren hurrengo edizinoko sarien barri emon dau.
Euskal Zinemaren Galea Miren Gaztañagak eta Ane Gabarainek aurkeztuko dabe gaur, hilaren 22an, Victoria Eugenia Antzokian, eta ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dabe. Aurretik, euskal zinemako eragile guztiek alfonbrea hartuko dabe ordubetez, eta momentu hori brzuzenean eskainiko da kanal horreetan. Ekitaldian parte hartuko daben aktoreak eta ikusiko ditugun lehen mailako emonaldiak gure zinemeak bizi dauen momentu bikainaren isla izango dira. Hain zuzen be, horregaitik da talentua autortzea eta balioestea inoiz baino garrantzitsuagoa. Euskal zinemearen industria balioan jarteaz gan, atzean dagoan talentu guztia autortzeko garrantzitsuak dira: gidoi eta zuzendaritza lana, produkzino eta banaketa taldearena, eta talde artistiko eta tekniko guztiena.
Aurten, EITBk Egile Barriak Saria emongo deutso Alberto Gastesi donostiarrari, jakin-minak, sormenezko kezka eta ikus-entzunezko eremu barriak esploretan etenbako nahiak markautako ibilbide zinematografikoagaitik: Alberto Gastesi saritzea bere ahotsa topau dauen ibilbide bat autortzea da, baina baita oraindino deskubridu barik dauen guztiaren aurreko jakin-minari bere horretan eusten deutson sortzaile bat be, adierazo dabe EITBtik.
Horrezaz gan, beste bost sari emongo dira. Euskal Herriko Gidoilari Onenaren GIDOI + SGAE Saria Alauda Ruiz de Azuak jasoko dau, 2025eko Donostia Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi eban Los domingos film luzean egindako lanagaitik. GIDOI alkarteak zinemagileak bere gidoian sakontasun psikologikoz betetako personajeak zwlan lantzen dituan azpimarratu deu, egunerokotasunetik datorrenaeta eustearen eta esan bakoaren zama maisutasunez erabilten dauen istorio batean. Sari-emoileen eretxiz, -Los domingos- gidoi idazketearen zehaztasun, heldutasun eta bikaintasunaren adibide ezin hobea da.
Era berean, Los domingos filmak aurtengo EZAE Saria jasoko dau, zinema-aretoetara ikusle gehien eroan dituan euskal produkzinoa nabarmentzen dauen saria. Haren arrakastea saritzeaz gan, zinema-aretoetan euskal zinemearen alde egindako apustua autortu eta eskertu nahi da.
Lehen aldiz, Euskadiko Filmategiak bere sari historikoa emongo dau Euskal Zinemearen Gala Handian. Ana Diez zuzendari nafarrak jasoko dau garaikurra, euskal zinematekeak eta EITBk, Eusko Jaurlaritzearen babespean, Ander eta Yul (Ana Díez, 1989) zaharbarritu ondoren. Euskal industrian emakume batek zuzendutako lehen film luzeak Zuzendari barri onenaren Goya Saria jaso eban. Gure zinematografian oinarrizkoak diren personak nabarmentzen dituan Filmategiaren saria, aurretik, Pedro Olea, Montxo Armendáriz, Anjel Lertxundi, Xabier Elorriaga, Alfonso Ungría eta José Julián Bakedano zuzendariek jaso dabe.
EAB Distira Saria Aitziber Garmendiarentzat izango da. Euskal Aktoreen Batasunak haren azken urteotako lanen bikaintasuna ez eze, interpretazinoaren aurrean zorroztasunez, talentuz eta konpromisoz eregitako ibilbide sendoa be nabarmendu ditu: egindako bideari balioa emoten deutson autortzea da eta, aldi berean, hazten jarraitzen dauen aktore baten etorkizunari begiratzen deutso, adierazo dabe.
Azkenik, Zinemaldiak eta EPE IBAIAk (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Independenteen Elkartea) ematen duten Zinemira Saria Jose Ramon Soroizek jasoko du. Lau hamarkadatik gorako ibilbide profesional bikaina eta euskal zinemaren garapenean zein sendotzean izan duen ezinbesteko ekarpena aitortuko zaio.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
