Enkarterrietako Museoak Urrutia familiaren bildumea eskuratu dau
2024-10-24 11:07 Kulturea1527 eta 1644 urteen artean datautako 118 dokumentu.
Enkarterrietako Museoak, 1527 eta 1644 urteen artekoko Sopuerta eta Zallako Urrutia Villa familiaren 118 dokumentuk osotutako eskuz idatzitako bildumea erosi dau. Enkarterriko leinu garrantzitsuenetako baten informazino baliotsua dakar.
Pergaminoan koadernautako liburua da eta 118 dokumentutan banatutako 293 orri ditu. Dokumentuak korteko letra prozesalean eta humanistikoan dagoz idatzita; bertan, lursailen salerosketak, ezkontza-kontratuak, testamentuak eta Otxaran eta La Mella moduko Zallako hainbat lekuri buruzko hainbat datu dagoz. Horreen artean, izen bereko torrearen alboan, gaur egun oraindino zutunik dagoan Terreros izeneko antxinako burdinolaeri buruzko datuak nabarmentzen dira.
Testamentuek eta ezkontza-erosketek bizimoduak, ohiturak, altzari motak, jantziak eta bestelakoak be erakusten ditue. Horrezaz gan, gaur egungo Enkarterrietako Museoa, antxinako Batzarretxea dagoan Avellaneda auzoari buruzko informazino ugari dago. Dokumentazinoan Otxaran (Zalla) auzoko 1580 eta 1607 urteen arteko fogerazinoari buruzko informazino aitagarria dago. Fogerazinonak, errolda modernoen baliokideak ziran eta bertan herritarren izenak eta inguruan zituen jaubetzak adierazoten ziran. Arbasoen bizimoduak ulertzeko aukerea emoten daben beste elementu oso interesgarriak dira.
Enkarterrietako Museoa Bizkaiko Batzar Nagusien esku dago eta lan handia egiten dau eskualdeko ondarea konserbetako. Badira urte batzuk dokumentu-gordailu zabala digitalizetako prozesuan sartuta dagoala. Webgunean, gaur egun, antxinako dokumentazinoaren eskaneautako 5.000 orrialde baino gehiago konsultau daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!