Arteagabeitiako liburutegia barritu dabe
2024-10-23 09:41 Kulturea384.560 euroko inbersinoa egin ostean.
Barakaldoko Udalak udal liburutegien sarea barritzen jarraiten dau. Lutxanako liburutegia osorik erabarritu eta Kulturgune barria sortu ondoren, Kultura Arloak, Udal Azpiegituren Arloagaz batera, modu integralean jardun dau Arteagabeitiako liburutegian. Proiektu horretarako 384.500 euro baino gehiago inbertitu dira.
Beraz, poliki-poliki udal liburutegien sarea modernizetan dagoz. Oraingoan, Udalak Arteagabeitia auzoan jarri dau arretea, bertan liburutegiak erabarritze garrantzitsuak behar zituan. Lehenik eta behin, sarbide irisgarriagoa sortu da erabiltzaileentzat. Sarrera aldatzean, solairuaren barrualdea banatu da, gela edegi eta gardena sortuz, L formakoa, liburutegiko erabiltzaileen adinaren araberako zonifikazinoa ahalbidetuz. Ganera, besteak beste, komunak, garbiketa-gela eta instalazinoen gunea barritu dira.
Klimatizazinoa eta isolamendu termikoa be aldatu dira, izan be, portaerea termikoa hobetzeko, leihoak aldatu eta eraikinaren irudia modernizau da.
Hori da liburutegietako erabiltzaileekaz hartzen dogun konpromisoetako bat. Arteagabeitiak jarduera integrala behar eban, helduek eta txikiek modu eroso eta eskuragarrian disfrutetako, adierazo dau Amaia del Campo Barakaldoko alkateak. Gure helburua da herriko liburutegi-sarean barrikuntzak egitea, espazioak gaur egungo beharretara egokituz. Laster, Bagatzako Kulturgunea edegiko dogu, aurreratu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!