2024/10/30 19:30
Barakaldoko Clara Campoamor - San Bizente Kultur Etxean. | Bestelakoak'3X6=20 Hiru Belaunaldi' Poesia Emonaldia.
Parte-hartzaileak: Elena Sanchez, Gorka Salces eta Naiara Gutierrez.
Hiru poeta bider sei gai, hogei urte. Belaunaldi bat, gure kalkuluek huts egiten ez badabe.
Barakaldon bizi eta sortzen daben hiru idazlek beren obrak zeharkatzen dituen sei gairen inguruko emonaldia ondu dabe.
Berbea ardatz, irudia eta musikea lagun. Belaunaldiarteko begirada bat literaturearen eta bizitzearen inguruan.
Elena Sanchez Fuertes (Barakaldo, 1967). 2021ean Urretxu-Zumarragako Iparragirre Saria irabazi eban poesia sailean, Kaledoskopioak lanagaz. 2023an Bilboko Blas de Otero-Ängela Figuera Poesia lehiaketea irabazi eban eta laster kaleratuko dau Erein argitaletxeak bere bigarren liburua, Epilogorik gabe izenburukoa.
Gorka Salces (Portugalete,1986). 2019an Donostiako kultura Poesia lehiaketea irabazi ebanean argitaratu eban bere lehenengo bakarkako poemarioa: Iraganaren izterrak. 2024an bere bigarren liburua, Airemortuak, kaleratu dau Balea Zuria argitaletxeak.
Naiara Gutierrez Invernizzi (Barakaldo, 2008). 2023an lehenengo saria irabazi ebann Euskaltzaindia eta BBK Fundazinoak atondutako R.M, Azkue Lehiaketan, Garbiketa sakona lanagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!