Gurot euskal galderen aplikazinoaren lehiaketea barriro martxan

Bizkaie! 2024-10-21 12:20   Euskerea berbagai

Urriaren 25era arte zabalik izango da izena emoteko epea.

Alkarbide, Bizkaiko Lurralde Historikoko Udal eta Mankomunidadeetako euskera zerbitzuen (baita Getxokoa be) Bilguneak martxan jarritako Gurot aplikazinoaren lehiaketan 12 eta 18 urte bitarteko gazteek hartu leikie parte urriaren 28tik abenduaren 15era bitartean.

Getxoko zein inguruetako eta mundo zabaleko kultur galdera-erantzuneko norgehiagoka interaktiboa da Gurot. Tribial moduko olgetea, euskeraz eta banaka parte hartu leikie puntuak lortzeko. Galderak hurrengo arloeei buruzkoak dira: gizartea, naturea, hizkuntzea, artea, kulturea, zientzia, kirola eta aisia.

Lehen saria hiru lagunentzako bidaia Port Aventurara, bigarrena hiru lagunentzako bidaia Puy du Foura eta hirugarrena 300 euroko opari-txartela Euskadiko nekazal turismoko etxe baterako.

Aplikazinoa deskargau eta eta izena emon hemen:

- Android

- Apple

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu