Hari-musikea izango da protagonista Bilbon
2024-10-18 12:47 MusikeaBilboko Udalak XV. Mila Musika Haria jarri dau martxan.
Urtero Abandoko Barrutian atontzen dan musika zikloan, Bertendona Institutuak 5 saio atondu ditu zemendiaren 8, 15, 22 eta 29an eta abenduaren 5ean.
Programautako jardueren artean masterclass bat dago, Antonio Forcione eta Giorgio Serci gitarrista italiar ospetsuen eskutik, zemendiaren 30ean, zapatuan, Abando Udal Zentroan.
Kontzertu guztietarako sarrerak 5 euroan salduko dira -zemendiaren 22ko barikurakoa izan ezik, azken hori doban izango baita lekua bete arte-. Erosi sarrerak hemen.
Azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, ostirala, eta abenduaren 5ean, osteguna, 19:00etan, Bertendona Institutuan egingo diren bost kontzertuetan zehar, folka, musika klasikoa edo zinema, jazz edo fusio erritmoak eta elementu tradizionalak uztartuko dira.
Egitaraua
- Zemendiaren 8an, barikuan, 19:00retan. Bertendona Institutuan, Folk Rippers.
Roxana Petcana (biolina), Ainhoa Gutierrez (bateria), Irantzu Garamendi (txirula) eta Maria Estevez (teklatua) osotzen dabe euskal kantu tradizionalak, Irlanda, Eskozia, Errumania eta Greziakoak be buztartzen dituan folk banda hau, hizkuntza ezbardinetan abestuz. Flox Rippersek esperientzia musikal alaiak eskaintzen ditu eta entzuleen parte-hartzea beste elementu bat da.
- Zemendiaren 15ean, 19:00retan. Bertendona Institutuan, Musbika, Zinemea eta musikea buztartzen dituan hari-laukotea.
Matias Llonak eta Edurne Susok biolina joten dabe, Iraide Sarriak (biolea) eta Ana Egiazabalek (biolontxeloa). Musikariek zinemearen historiako lan zinematografiko esanguratsuenen soinu-errepertorioa eskainiko dabe.
- Hilaren 22an, barikuan, 19:00retan. Bertendona Institutuan, Juan Crisóstomo de Arriaga XII. Gitarra Lehiaketaren irabazlea (Eneko Aristondo) eta finalistea (Beñat Muniozguren).
Sartzea doban, aforoa bete arte.
- Zemendiaren 29an, barikuan, 19:00retan. Bertendona Institutuan, Antonio Forcione & Giorgiop Serci.
Hainbat sari irabazi ditua gitarrista italiar ospetsuak, Antiono Forcionek, bere maisutasun instrumentala eta Giorgio Serci gitarrista eta konpositore italiar-sardiniarrarena batzen ditu bidaia musikal magiko batean. Afrikar, flamenko eta latindar soinuen fusino modu sortzaileab buztartzen dira jazzaren hizkuntzeagaz.
- Abenduaren 5ean, eguenean, 19:00retan. Bertendona Institutuan, Soinuak Haizean - Itsasoa laino dago.
Taldekideak dira Alazne Uralde, Eire Larrea, Lucia López Madrazo (balarinak), Iñaki Lagos, Pablo de Luna (biolina), Irati Castro (biolea) eta Elena Escalza (biolontxeloa). Talde honek jantza tradizionala eta garaikidea, gure portuen eta bertako emakume langileen historia kontetako musikea eta antzerkia buztartzen ditu diziplina anitzeko ikuskizunean: sardina-saltzaileak, saregileak, konserbagileak...
Mila Musika Haria Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren barruan dago. Plan horrek, beste proposamen batzuen artean, publikoak eta entzuleak sortzea eta fidelizetea dau helburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!