Bilboko Musika Bandeak emozinoei egingo deutse omenaldia

Bizkaie! 2024-10-18 08:50   Musikea

Virginia Martinezen gidaritzapean.

Virginia Martinez | Ikusi handiago | Argazki originala

Emozio-uneak izeneko kontzertua urriaren 20an, izango da, 12:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean. Sarrerak hemen.

Programazino aparta, konposizinoaren maisu biri omenaldia egingo deutsena: Ottorino Respighi (1879-1936) italiar ospetsuari eta James Barnes (1949) estadubatuar eragin handiko maisuari. Euren lanen artean mende bat baino gehiagoko denpora-tartea egon arren, biek dabe musikearen bidez giza esperientziaren unerik hunkigarrienak islatzeko pasino bera.

Virginia Martínez

Zuzendariak Bilboko Udal Musika Bandearen batutea hartuko dau, musikearen bidez konpartidutearen eta konektetearen gaitasuna erakusteko. Piano eta Harmonian lizentziatua, Vienako Konserbatorioan Orkestra Zuzendaritzea ikasteko Seneka Fundazinoaren bekea izan eban (Ohorezko Matrikula).

Murtziako maisuak izen handiko hainbat orkestra zuzendu ditu, besteak beste, Calgaryko Orkestra Filarmonikoa, Mexikoko Orkestra Nazionala eta Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa.

Gaur egun, Murtziako Orkestra Sinfonikoaren Ohorezko Zuzendaria da, eta Orkestra Zuzendaritzako katedraduna Murtziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

Kontuak kontu, Udal Musika Bandearen hurrengo kontzertua Iñaki Urkizu zuzendariordeak gidatuko dau zemendiaren 8an Hurbileko omenaldiak izenburukoa, Miguel González Bastidaren Mendia eta Itsasoa, Ezpata-dantza, Lorea, Remember eta Hondarribi lako kantuak eskaniko dituelarik, bide barriak jorratzerakoan hurbiltasunaren ikuspegia ez galtzeko helburuari eutsiz.

Zemendiaren 24an, barriz, Spanish Brass & Ernesto Aurignac obrea esakainiko dau Bilboko Musika Bandeak José R. Pascual-Vilaplana zuzendaria tartean dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu