Huhezineman filmak aurkezteko epea edegi dabe

Bizkaie! 2024-10-17 12:31   Zinemea

Lanak bialtzeko azken eguna zemendiaren 17a izango da.

Edegi dabe Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 18. edizinoan parte hartzeko epea. Aurton, urtarrilaren 22tik 24ra izango da jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman. Jaialdiaren ezaugarri nagusia da, Mondragon Unibersidadeko Ikus-entzunezko Komunikazino Graduko ikasle talde batek atontzen dauela.

Lehiaketean parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da eta lanak bialtzeko azken eguna zemendiaren 17a izango da.

Sariak

- Sail Ofiziala:

  • Huhezinema saria: 650€.
  • Ikusleen Saria: 100€–tan balorautako saria.
  • Ganera, hautatutako finalista bakotxak 150 € jasoko ditu.

- Ikasleen Saila

  • Ikasle film onena: 300 €.
  • MU saria: 200 € Mondragon Unibersidadeko ikasleek egindako lan onenari.
  • Ikusleen Saria: 100 €–tan balorautako saria.

- Bideoklip Saila

  • Bideoklip onena: 300€
  • Ikusleen Saria: 100€–tan balorautako saria.

Jasotako film labur guztien artean, Mundukide saria 700€ jasoko dau onenak: gaur egun munduan dagoan lekuaz hausnartzera konbidetan daben film labur onena.

Leihaketean parte hartzeko oinarriak, sariei buruzko zehetasunak eta informazino gehiago webgunean izango da ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu