Elhuyarrek berba-olgeta bat jarri dau martxan
2024-10-16 12:50 Euskerea berbagaiErabiltzaileek euskerea errepasau ahal izango dabe.
Elhuyarrek berba-olgeta bat jarri dau martxan Elhuyar Hiztegiaren webgunean, erabiltzaileek euskerazko idazkerea errepasau eta hobetzeko aukerea izan deien. Azkar eta erraz, bost galdera barri izango ditue eta erantzuna emon beharko dabe erabiiltzaileek ahal izango ditue egunero.
Guztiok idazle bihurtu gaituen aro digital honetan, hizkuntza-mailearen inguruko ardurea piztu da. Hori aintzat hartuta, berba-olgetearen helburua da erabiltzaileei laguntzea akatsak antzemoten eta horreek zuzentzen. Horretarako, Elhuyarrek segundo gitxi batzuetan egiten dan ariketa bat sortu dau.
Berba-olgetearen erabiltzaileak bost galdera erantzun behar ditu, erantzunen biren artean aukeratuta. Amaieran, asmautako galdera-kopurua eta erantzun egokiak ikusiko ditu. Galderak askotarikoak izango dira: ortografia, deklinabidea, sintaxia...
Berba-olgetearen ganeko informazinoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!