Eibarren hasiko da txapelketaren bigarren fasea, urriaren 19an
2024-10-16 08:14 BertsolaritzeaErrenterian izango da hurrengo saioa, urriaren 20an.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak bigarren faseari ekingo deutso astegoienean honetan. Astebeteko deskantsuaren ostean heldu da bigarren fasea, eta hiru astegoienetan jokatuko dira final-laurenak, zemendiaren 3ko Tolosako azken final-laurenagaz amaitzeko.
Eibarko saioan ondoko bertsolaiek antauko dabe:
- Agin Laburu Rezola.
- Alaia Martin Etxebeste.
- Aratz Igartzabal Bidegain.
- Eneko Araiztegi Agirre.
- Haizea Arana Cardenal.
- Manu Goiogana Bengoetxea.
Gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes ibiliko da.
Errenteriako saioan, barriz, bertsolari honeek izango dira:
- Aitor Salegi Martija.
- Beñat Gaztelumendi Arandia.
- Beñat Iguaran Amondarain.
- Iñigo Gorostarzu Etxebeste.
- Oihana Arana Cardenal.
- Unai Gaztelumendi Arandia.
Gai-jartzailea Aizpea Garmendia Iartza izango da.
Saio bietan ondoko epaileak ibiliko dira: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanak, barriz, Aratz Irazustabarrena Garmendia egingo ditu.
Sarrerak erosi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!