Bosteko erakusketa ibilbitaria, Amorebieta-Etxanon ikusgai

Bizkaie! 2024-10-15 12:41   Kulturea

Zemendiaren 3ra arte, Zelaieta Zentroan.

Gaurtik aurrera, hilak 15 eta zemendiaren 3ra arte, Zelaieta Zentroak Bosteko 2024 erakusketa ibiltariaria hartuko dau. Beraz, irailean ibilbidea Leioan hasi ostean, Karratu beltza leuna izeneko erakusketea ikusgai egongo da Zelaietan. Bertan, formak, materialak eta argiak alkarlanean ikusteko aukerea izango da.

Erakusketeak Maider Aldasoro, Leire Lacunza eta Natalia Suarez artisten lanak batzen ditu, Maria Goirigolzarri da erakusketearen komisarioa. Holan, artearen perzepzinoari eta roleari buruzko hausnarketea proponiduten dau, arreta modu berezi batean aktibatzeko bitarteko bezela, juizio arrazionala une batez bertan behera itxiz eta perzepzino eta afektibidade-esperientziari lekua emonez.

Bisita gidatuak, artelan bakotxa sakontasunean ezagutzeko

Erakusketeaz disfrutetako, datorren urriaren 16an bisita gidatuak eskainiko dira doban, Ane Rufo arte bitartekaria eta gidariaren eskutik. Bisitak 18:00etan izango dira.

Ibilbide gidatu horreek lanak lehen eskutik eta sakontasunean ezagutzeko aukerea eskainiko deutsee parte-hartzaileei, ezkutuko zehetasunak ezagutzeko eta artistearen asmoak hobeto ulertzeko, hain zuzen be.

Leioa eta Amorebieta-Etxano herriak bisitau ostean, ondoko herri honeetan izango da erakusketea:

  • Getxo, zemendiaren 5etik 25era.
  • Arrigorriaga, zemendiaren 28tik abenduaren 18ra.
  • Basauri, 2025eko abenduaren 23tik urtarrilaren 19ra.

Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dau eta bertan Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Leioa eta Getxo udalerriek parte hartzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu