Zabalik dago 'Asian Dance Contest' Lehiaketan izena emoteko epea
2024-10-14 13:01 KultureaLehiaketea abenduaren 14an izango da, Basauriko Ibaigane Kultur Etxean.
12-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako jantza lehiaketea abenduaren 14an, zapatua, arratsaldeko 18:30etik aurrera egingo da Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, Basauriko Udalaren ZirtZart Gazte Zerbitzuak atonduta.
Parte-hartzaileek nahitaez Asiako egileen jatorrizko koreografiak (japoniarrak, txinatarrak, korearrak,…) erabili beharko ditue abestietan eta jantzetan. Lehiaketan kategoria bi bereizi dira: lehena, bakarlari moduan oholtza gainean jantzan egitea, backdanceren laguntzino barik, eta bigarrena, taldekako koreografia lanak osotzea.
Jantza lehiaketan parte hartzeko aldez aurretik izena emon eta amaierako koreografiaren bideoa bialdu beharko dabe. Horretarako, ZirtZart Gazte zerbitzuaren webgunean eskura izango ditue oinarriak, baita aurkeztu beharreko dokumentuak be. Dokumentu horreek zuzenean emoteko aukerea be badago Basauriko Autonomia kaleko Gazte Informazino Bulegoan. Inskripzinoa, urriaren 27ra (23:59) arte egongo da edegita. Epaimahaiak zemendiaren 10era arteko denporea izango dau ebazteko eta egun horreetatik aurrera finalistakaz hartu-emonetan jarriko da.
Sariak
- Taldekako lehen sailkatua: 300 €.
- Taldekako bigarren sailkatua: 200 €.
- Bakarkako lehen sailkatua: 100 €.
- Bakarkako bigarren sailkatua: 75 €.
Horreezaz gan, publikoak aukerea izango dau beste talde eta bakarlari bat saritzeko. Horreek, hurranez-hurran, 100 eta 25 euroko saria jasoko dabe.
Publikoari jagokonez, sartzea doban da areto nagusia bete arte. Ateak 18:15ean edegiko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!