Begoñako Amatxu, Euskal Abertzaletasunaren Museoaren 'Nor gara gu?' erakusketan ikusgai
2024-10-14 08:35 KultureaSabin Etxean jarritako erakusketako 'Bitxiak' gunean ikusi daiteke.
Matai Maidagan gudariari 1962an Euskal Erresistentziako kideek erregalautako zidarrezko piezea da.
Begoñako Amaren eguna dala eta (urriak 11), Sabin Etxean jarritako Euskal Abertzaletasunaren Museoaren Nor Gara gu? erakusketa iraunkorrak pieza bakarra, historikoa eta balio sentimental handikoa jarriko dau ikusgai datozen asteotan. Bizkaiko zaindaria dan Begoñako Andre Mariaren zidarrezko irudia da, frankismoaren kontrako euskal erresistenteen talde batek Matai Maidagan gudariari 1962an erregalautakoa. Tailu edo eskultureak plaka bat dauka itsatsita, idazkun honegaz: «Ama Begoñakua gurekin ta gu adiskideok irekin Matai’ri. 1962-XI-10».
Begoña Aranak Sabino Arana Fundazinoaren Euskal Abertzaletasunaren Museoari emon eutson eskulturea 2002. urtean.
Matai Maidagan Oldargi konpainiako tenientea izan zan, Gerra Zibilaren hasieran, Otxandiano batailoia eratu zanean. Aurrerago, Agirre Lehendakariaren Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzako ibilgailu guztien arduradun nagusia izan zan. Ibilgailuak Fiat etxeko garajeetan gordetan zituen (Urkixo kalean), eta Juan Larrazabal zan Bilboko ordezkaria, Kubako eta Mexikoko mediku odontologo eta konsula.
Era berean, gogoratu behar da Matai eta haren anaia Frantzisko izan zirala Bilbo birrinduteko mehatxua egin eben matxinoakaz hartu-emonak hasi zituenak, ondotik, orain dala 87 urte, uriaren kapitulazinoa ekarri ebenak. Errendizinoaren helburua herritarren eta urian egon ziran ehunka gudarien bizitea salbetea izan zan, gehiegikeriei urre egin eta azken momentura arteko ebakuazinoan ordena jagon eta eta kontroletako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!