XXVII. Agiña Memoriala zapatuan izango da

Bizkaie! 2024-10-14 08:28   Musikea

Herri, errai, erro 2024 izenburupean.

Datorren zapatuan, urriaren 19an, Jatorki Abesbatzak atonduta, XXVII. Agiña Memoriala egingo da Bilboko Atxuriko Gizakunde eleizan.

Aurtongo lehen kontzertuaren helburua Andoni Arregi Lizarraga, azken 40 urteetako konposatzaile eta abesbatza-zuzendari gorenetakoa, autortzea da.

Bigarren helburua gure inguruko musikari garaikide esanguratsuenak jagotea eta ezagutarazotea da, doinu tradizionalak baztertu barik, holan, gure joaneko eta gaurko musika koralari bultzadea emonez.

Kontzertua 19:30an hasiko da eta sartzea doban izango da, lekuak bete arte.

Egitaraua

- Lehenengo zatia: Jatorki Abesbatza.

  • 1. Agur Jaunak (Jose Olaizola)
  • 2. Agur Maria (Estitxu. Mold./arr. Joxean Llorente). Piano laguntzaile: Pía Rojas.
  • 3. Loriak Udan (David Azurza).
  • 4. Mendi-Goietan (Xabier Sarasola).
  • 5. Kitolis (Luis Aranburu).

- Bigarren zatia: Hamaika Kamerata Flauta Taldea.

  • 6. Maite (Pablo Sorozabal, en versión de Vicente Beobide) Piano: Pía Rojas Torija.
  • 7. Rapsodia vasca (José María Usandizaga).
  • 8. Nostalgia (Jesús Guridi).

- Hirugarren zatia: Jatorki Abesbatza.

  • 9. Izar Ederrak (Josu Elberdin). Piano laguntzaile: Pía Rojas.
  • 10. Neguan Orbela (Xabier Sarasola).
  • 11. Sehaska-kanta (Xabier Lete. Mold/arr. David Azurza).
  • 12. Amodioa (Josu Elberdin).

- Laugarren zatia: Jatorki Abesbatza eta Hamaika Flauta Taldea.

  • 13. Rapsodia Vasca (Vicente Beobide).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu