Martxan da 2025ko Elhuyar Zientzia Azokea

Bizkaie! 2024-10-11 11:20   Kulturea

Emon izena hemen.

Elhuyar Zientzia Azokan izena emoteko epea edegita dago. Parte hartu nahi dabenek webgunean emon beharko dabe izena. 2025eko edizinoan, gainontzekoetan bezela, ikasleek ikertzaileen laguntzinoa jasoko dabe proiektuak egiteko.

Elhuyar Zientzia Azokea 12-18 urte bitarteko gazteek egindako zientzia-proiektuen ekimena da, ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik biziteko aukerea emoten dauena, eta Euskal Herriko ikastetxe guztietako DBHko eta Batxilergoko gazteek parte hartu leikie. Euskerearen erabilerea sustatzeko proiektua be bada Elhuyar Zientzia Azokea.

Gazteei laguntzeko eta mundu profesionalaren gertuko erreferentziak izateko, Euskal Zientzia eta Teknologia sareko ikertzaile-talde zabal bat batu dau Elhuyarrek, izan be, 200 ikertzailek baino gehiagok emoten dabe izena urtero (% 56 inguru dira emakumeak) gazteen aholkulari izateko, eta epea zabalik dago oraindino.

Ikasleek eurek erabagitako gaien inguruan ibili dira talde-lanean: galdetzen, ikertzen, diseinetan, eregiten, partekatzen eta esperientzia barriak biziten. Benetako profesionalak ezagutuko ditue eta eurekaz abenturak eta bizipenak konpartidu eta laguntzea jasoko dabe proiektuak jorratzeko. Emoitzak, maiatzean ezagutuko dira, Elhuyar Zientzia Azokearen ekitaldi nagusian (Bilboko Arenalean).

Azokak, Gipuzkoan eta Nafarroan

Bilbon ezeze, gazteek tokian-tokian be aurkeztu ahal izango ditue proiektuak, izan be, Elhuyarren Zientzia Azoken helburua da sarea sortzea. Hau da 2025ko egutegia:

  • Iruñea, apirilak 5: Nafarroako ikastetxeetako gazteak. NICDOren eta Iruñeko Planetarioaren lankidetzakaz.
  • Usurbil, maiatzak 9: Gipuzkoako ikastetxeetako gazteak. Usurbilgo Udalaren lankidetzeagaz.
  • Bilbo, maiatzaren 21etik 24ra: Euskal Herri osoko ikastetxeetako gazteak. Bilboko Udalaren lankidetzegaz.

Elhuyar Zientzia Azokearen inguruan jakin beharreko zehetasunak, parte hartzeko baldintzak eta izena emoteko formularioa Elhuyar Zientzia Azokearen webgunean dagoz.

2025eko Elhuyar Zientzia Azokeak 13 urte beteko ditu. 2013an lehen edizinoa egin ebenetik gaur arte, 9.000 gazte baino gehiagok parte hartu dabe Elhuyar Zientzia Azoketan, % 52 neskak eta % 47 mutilak eta % 1 ez bitarrak. Guztira, 2.500 ikerketa-proiektu edo proiektu teknologiko egin dira.

Elhuyar Zientzia Azokearen babesleak ondoko honeek dira: Eusko Jaurlaritzea, FECYT-Zientzia, Barrikuntza eta Unibersidade Ministerioa, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua, Usurbilgo Udala eta Erabi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu