Han Kang idazleak jaso dau Nobel Saria
2024-10-11 09:07 KultureaNobel Saria jaso dauen lehen hegokorearra da.
Suediako Akademiak 2024 Literaturako Nobel Saria emon deutso Han Kang idazle hegokorearrari, trauma historikoei aurre egin eta bizitzearen hauskortasuna adierazoten dauen prosa poetiko biziagaitik hain zuzen be.
Kang, Gwangjunen jaio zan 1970eko zemendiaren 27an eta Seulgo Institutuan Literatur Sorkuntzako irakaslea da. 2016. urtean, Man Booker International Prize saria irabazi eban, The Vegetarian lanari esker. Literaturea ez ezik, musikea eta artea be buztartu ditu haren hiru harmakadako ibilbidean, diziplina anitzeko artistea izanez. Nobel saria jaso dauen lehen hegokorearra da.
The Vegetarian, La clase de griego, Actos humanos eta Blanco gaztelaniara dagoz itzulita. Tamalez, orain artean ez dau euskerara itzulitako lanik.
Literatura Nobel Saria 116 aldiz emon da, 1901. urtetik. Guztira, 18 emakumeek jaso dabe saria. Kontuak kontu, miloe bat euro inguru jaso ditu saritzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!