'El Sueño de la Sultana', European Film Awards sarietarako izentauta

Bizkaie! 2024-10-11 08:16   Zinemea

Abenduaren 7an izango da galea Luzernan (Suitzan).

Isabel Herguera donostiarrak zuzendutako filmak European Animated Feature Film 2024 kategorian irabazteko aukerea izango dau.

Holan, El Sueño de la Sultana ibilbide nabarmenagaz jarraitzen dau. Aitatzekoa da, beste errekonozimendu askoren artean, Annecy Jaialdi ospetsuaren Contrechamp Saileko Film Onenaren Saria eta Platino Sarietako Best Animated Film Award saria jaso dituala, baita beste sari ospetsu batzuetarako izentapenak be, esaterako, Cartoon Movie Tributes, Goya Sariak, Zinema Iberoamerikarraren Platino Sariak eta Forqué eta Feroz Sariak.

Ganera, Donostia Zinemaldian be parte hartu eban 2023an. Halanda ze, Sail Ofizialean Urrezko Maskorra lortzeko aukerea izan dauen lehen animazinoko filma izan zan. Horrezaz gan, The Hong Kong International Film Festival-en eta Otawa International Animation Festival-en be parte hartu dau.

Kontuak kontu, datorren abenduaren 7an jakinarazoko ditu Europako Zinema Akademiak film irabazleak, Luzernan (Suitzan) egingo dan galean.

Sultana Films, Uniko, El Gatoverde Producciones, Abano Producións eta Fabian & Fred etxeek produzidu dabe eta Ines espainiar zuzendari gaztearen ibilbidea kontetan dau: Bengalan 1905ean idatzi eben zientzia-fikzinoko kontakizun labur batean oinarrituta dago animazinoko film hau eta Inesek Indian Ladyland emakumeen lur utopikoa topetako egin eban bidea dau oinarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu