10 jarduera 8 egunetan Mareak Jaialdian

Bizkaie! 2024-10-10 13:18   Kulturea

Urriaren 20tik 27ra.

Bermeok abangoardia eta tradizinoa buztartzen dituan Mareak Jaialdiaren hamargarren edizinoa hartuko dau, urriaren 20tik 27ra bitartean. Guztira, hamar ekitaldi kultural atondu ditue hainbat agertokitan: Beleza Malandra Ateneo Kulturalean, Arrantzaleen Museoan, Nestor Basterretxea gelan eta Frantziskotarren klaustroan hain zuzen be. MB2000 Alkarteak, Beleza Malandra Ateneo Kulturalak, Bermeoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak atondu dabe jaialdia.

Endika Etxebarria Telleriak, Bermeoko kultura zinegotziak, adierazo dauanez: Jaialdiak 10 urte bete ditu tradizinoa eta abangoardia buztartzen, beraz, aurrera begiratzeko unea be bada. Eskerrak emon gura deutseet parte hartu daben guztiei: atontzaileei, artistei, babesleei eta ikusleei.

Ane Ortube, jaialdiko atontzailea, pozik agertu da: esfortzuz eta ilusinoz hamargarren edizinora heldu gara. Horri esker, aurton be, 8 egunetan 10 jarduera atondu doguz; esaterako, hitzaldiak, proiekzinoak, musikea, urteerak eta ipuin kontaketak. Urteurren honetan, aurreko jaialdietan parte hartu daben artista ugari izango dira, baita barriak be.

Programazinoa

  • Urriak 20: Loung Hours (Melbourne). Beleza Malandra Ateneo Kulturalean.
  • Urriak 21: Artimañas (Apika Konpainia). Beleza Malandra Ateneo Kulturaean.
  • Urriak 22: Tesoros, curiosidades, secretos y mitos de Bermeo (Asier Romero Andonegi). Arrantzaleen Museoan.
  • Urriak 23: Krautrock: The Rebith Of Germany (Ben Whalley). Nestor Basterretxea gelan.
  • Urriak 23: Joseba Irazoki eta Xabier Badiola. Nestor Basterretxea gelan.
  • Urriak 25: Cult Of Youth, Thee Eliam eta Silver Surfing Machine. Beleza Malandra Ateneo Kulturalean.
  • Urriak 26: Temporada de brujas. El libro del rock gótico (Cathi Unsworth). Beleza Malandra Ateneo Kulturalean.
  • Urriak 26: Neonimus. Frantziskotarren klaustroan.
  • Urriak 27: My Imanigary Loves eta Docs. Beleza Malandra Ateneo Kulturalean.

Sarrera guztiak ekitaldi kultural bakotxaren lekuan salduko dira, edukierea bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu