Tre Cime di Lavadero, ikaragarria

Bizkaie! 2024-10-09 08:00   Ibilian-ibilian

Dolomitak, ahaztuezineko paraje naturala.

Postala emoten dau. Sare sozialetan behin eta barriro igoten daben argazkietako bat. Beraz, leku berezia da oso; hori bai, jentez ganezka egoten da. Halanda be, Dolomitak parekorik ez.

Kontuak kontu, Tre Cime di Lavadero toki ezaguna da; postal, margolan eta liburu askoren irudia hain zuzen be. Misurina lakuaren goialdeko lakuan kotxea itxi eta inguruan agertuko jakun bideari ekingo deutsagu. Hurrengo geltokia, Auronzoko aterpea izango da, beraz, 4 kilometroko ibilbidea dogu aurretik. Heltzean, 2.300 metrotara gitxi gorabehera, jente asko ikusi genduan, izan be, kotxez igon daiteke eta horrek asko egiten dau.

Hemendik aurrera, bide lauak izango doguz Lavaderoko aterpera heldu arte. Bidea askoz lasaiagoa da, ezin baita kotxez igon; halanda ze, oinez egin beharreko ibilbidea da. Hori dala eta, beste kutsu bat dauka, ganera Tre Cime di Lavaredo aurrez aurre ikusten dogu.

Helmugara heldu baino lehen, eskalatzaileak dabiz jo eta su. Parebako sensazinoa transmitiduten dabe, izan be, sekulako paretatik egiten dabe gora. Hori bai, guk, mendiaren atzetik egin dogu aurrera, beste mendizale batzuekaz parez pare. Horreek dira bertara heltzeko aukera biak. Guztira, 23,91 kilomeroko eta 1.314 m/d+-ko ibilbidea da.

Oso polita da eta aukerea bazeunkie, sano gomendagarria da. Postalak edonon eta leku ikaragarri horreek zeuok ezagutuko dozuez inork kontau barik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu