Durangaldeko sortzaileek euren lekua izango dabe Durangoko Azokan
2024-10-08 12:19 Euskerea berbagaiParte-hartzea doban izango da.
Durangoko Azokan parte-hartzeko izena emoteko aukerea zarratuta dagou. Halanda be, Durangaldeko sortzaileek oraindino badabe modua, doban, Durangaldeko argitalpenak erakusmahaian izena emoteko.
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren babesari esker, Durangoko Azokan Gerediaga Alkarteak Durangaldeko argitalpenetarako erakusmahai bi atontzen ditu. Bertan, eskualdeko sortzaileek euren lanak erakusgai edo salgai jarteko aukerea dabe ezelango gainkostu barik.
Guztientzako stand horretan, helbide fiskala Durangaldeko udalerriren batean daben sortzaileek, enpresek (argitaletxeek, disko etxeek, produkzino enpresek, banatzaileek), alkarteek edo erakunde ofizialen edo beste erakunde batzuen argitalpen zerbitzuek hartu ahal izango dabe parte eta, jakina, Azokako araudia betetea nahitaezkoa izango da.
Azokara eroaten daben lana urtekoa bada, nobedadeen katalogorako fitxea bete beharko dabe. Ganera, beste edozein partaidek bezela, erakusmahaian sinatzen egoteko aukerea izango dabe eta azokearen guneetan euren lanen aurkezpena be proponidu ahalko dabe.
Parte-hartzea doban izango da eta salmenten % 100 eskuratuko dabe azokea amaitzean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!