'Oinezkoen Artea', erakusleihoen apainketa artistiko eta kulturala
2024-10-08 09:54 KultureaZabalguneko 22 saltokik parte hartuko dabe.
Bilbok lehen aldiz hartuko dau Oinezkoen Artea proiektua, erakusleihoen apainketa artistiko eta kulturaleko ekimena. Zabalgunean izango da eta uriaren erdiguneko 22 saltoki hartuko ditu. Saltoki bakotxak ikusgai izango ditu Bilbori lotutako bertoko, estaduko eta nazinoarteko 17 artista profesionalek sortutako arte-proposamenak eta Zabalguneko 8 edukiontzi be apainduko ditue.
Saltokietako eskulturak eta biniloak urrian ikusi ahal izango dira. Halanda ze, Eduardo Sourrouille, Ignacio Goitia eta Arantxa Vidal artisten eskutik doban bisita gidatuak egin ahal izango dira urriko eguenetan, 18:00etatik 20:00etara. Emon izena ondoko estekean: comercio@bilbaoekintza.bilbao.eus.
Bilboko Udalak kulturearen eta artearen alde lan egiteko jarrerearen parte da Oinezkoen Artea. Ekimena, Zabalguneko merkataritza-establezimenduen errealidadera egokitu da. Saltoki horreek sorkuntza-gune bihurtu dira eta uriko kaleak artearen bidez herritarren eta merkatarien artean sortzen dan loturearen lekuko izan deien ahalbidetu da. Ganera, gaur egun obrek eragindako Zabalgune inguruko merkataritzea aktibetako planaren esparruan kokatzen da egitasmoa. Proiektua, Bilbao Ekintza udal-soziedadearen bitartez egingo da.
Parte hartzen daben 22 saltokiak ondoko honeek dira: Landa Kristaldegia, Engel & Volkers, Pinocchio, Moiqut, Esiete Interiorismo, Shimai, Garate Arraindegia, Alonso Zapata-denda, Inchaustegui Labaina-denda, Barbour, El Arratiano/Confituras Goya, Flores Retama, The Closet, Persuade, Lumbreras Aguirre Farmazia, Lollypop, B Travel, Falstaff, Bilbao Gandarias Loradendea, Alaine Bermejo Ule-apaindegia, Cynthia Rodríguez Ule-apaindegia eta Asua Berri Okindegia. Ganera, biniloz apaindu dira Zabalgune plazaren inguruko zortzi edukiontzi.
Honeek dira euren lanekaz 22 erakusleihoak eta 8 edukiontziak apaintzeaz arduratu diran artistak: Marta Zelaia, Ignacio Goitia, Miriam Ocariz, Bernardo Aja, Joaquín Martínez Cano, Mauro Curti, Eduardo Sourrouille, Matxalen Krug, Juan Díaz, Rut Olabarri, Elssie Ansareo, Manuel Álvarez Diestro, Juan Manuel Rodríguez, Lau Rodríguez, Guillermo de Foucault, Bubi Canal eta Begoña Zubero.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!