'Mutilatuak’, ‘Baztanzopak’ eta ‘Hor gu!’ taldeak, finalerako bidean

Bizkaie! 2024-10-08 08:00   Bertsolaritzea

Asteburuan jokatuko dabe Bardoakeko bigarren finalaurrekoak.

Irurtzunen, Tafallan eta Iruñean jokatu dira Bardoak 2024ko lehen hiru finalaurrekoen saioak eta Mutilatuak, Baztanzopak eta Hor gu! taldeek lortu dabe garaipena, hurranez hurran. Giro ederrean joan dira hiru saioak.

Irurtzunen, Barañain-Atarrabiako Argako Bixiguak eta Bortziriak-Baztango Mutilatuak taldea izan ziran parez pare, 60 lagun ingururen aurrean, Pikuxar Alkartean. Mutilatuek lortu eban puntua, beraz, pauso bat emon dabe Garesko finalean sartzeko. Dana dala, joan-itzulikoak dira finalaurrekoetako kanporaketak; halanda ze, hurrengo saioan, urriaren 12an Etxauriko udaletxean, izango dira barriz kantuan talde bi horreek eta bertan erabagiko da nor dan finalistea.

Tafallako Aguazon Peñan 20 persona baino gehiago batu ziran, Leitza-Altsasu-Barañaingo Manteleko Sobrak eta Baztango Baztanzopak taldeen arteko saioa entzuteko. Baztango taldeak irabazi eban saioa, baina kasu horreetan be, itzulerako saioan erabagiko da finalerako nor sailkatzen dan. Zapatuan, urriak 12, ibililo dira barriz kantuan, Irunberriko Larrainenea Alkartean.

Iruñeko Aldapa Peñan izan zan hirugarren finalaurrekoa. Horreetan, 70 persona inguru izan ziran ikusle Bortzirietako Hor gu! eta Iruñerriko EzKrashak taldeen arteko saioan. Bortzirietako taldeak eroan eban puntua eta aurrekoetan lez, itzulerako saioan argituko da nor izango dan finalista. Saioa urriaren 12an, Tuterako Baterrin.

Sarrerak salgai dagoz hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu