Bilboko Udal Txistulari Bandeak gaur, hilak 7, ekingo deutso 2024/2025 denporaldiari

Bizkaie! 2024-10-07 09:36   Musikea

Euskal Musikearen ondare aberatsari omenaldia eginez, hain zuzen be.

Astelehen honetan, Euskalduna Jauregia Lurra Terra kontzertuaren agertoki bihurtuko da, banda tradizionalaren formatuko kontzertua, naturearen inguruko irudi eta poemakaz batera.

Lehen ikuskizun hau aukera ederra izango da euskal musikearen tradizino aberatsean sartzeko, txistua, gure kulturearen tresna enblematikoa, erreferentziatzat hartzen daben melodien bidez. Kontzertua 19:00retan hasiko da.

Tradizino Koloretan izeneko denporaldi barri honetan, bandeak musika-programa aberatsa dakar, hau da, deskribatzaileak diran eta gure lurreko elementuakaz zerikusia daben txistu-obrez osotua dago.

Lehen hitzordu honetarako, bandeak, musikearen eta gure lurraldeko elementu naturalen arteko loturea goraipatzeko programea aurkeztuko dau. Ikuskizunera bertaratzen dan publikoak pieza bereziez gozau ahal izango dau, txistuak gure euskal ingurunean errotutako paisaje, emozino eta bizipenak gogora ekarten dituelarik.

Txistulari boskotea zemendiaren 4an bueltauko da da Euskalduna Jauregira "Tixtuak Hitz Egiten Duenean" ikuskizunagaz. Xabier Otaolea konpositorearen lanakaz, bertaratutakoak hunkitu eta harrituko dauen ikuskizuna. Iñar Sastre pianisteagaz batera, kontzertua ipuin musikal bihurtuko da, egilearen sentimenduetan eta bizipenetan oinarritua eta kontzerturako propio sortutako ilustrazinoakaz biribilduko da, publikoa emozinoz beteriko giroan sartuz.

Lurra Terra

  • Cristina Enea (kontrapasa) - Jagoba Astiazaran.
  • Mendiko haizeak - José Olaizola.
  • Serie A - Ramón Méndez.
  • Txoriak - Hilario Olazarán (Urretxindorra; zozoa; txantxangorria; eta kukua).
  • Sohier (boleroa) - Ezezaguna / Mold.: J. Escoriaza.
  • Txoriñoa, norat hoa? - J. M. González Bastida.
  • Baztan - Tomás Garbizu.
  • Jerman (fandangoa) - Jerman Intxausti / Mold.: I. Ansorena.
  • Urbinaga (arin-arina) - Ezezaguna / Mold.: L. Aranburu.

Bilboko Udal Txistulari Bandea

Gorka Zabaleta, Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Asier García eta Peio Irigoien musikariek osotzen daben egungo Bilboko Udal Txistulari Bandea, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, hasieratik nabarmendu da kontzertuen kalidadeagaitik eta aniztasunagaitik.

Bidebarrieta Kulturgunean zenbait kontzertu egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa atontzen hasi ziran eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen dau; bertan, txistularien bandearen saioakaz batera goi mailako profesionalakaz eta taldeakaz lankidetzako saioak buztartu ditue.

Bandeak baditu sei disko eta DVD bat kaleratuak: Bilboko Udal Txistu Banda (2004); Alos Quartet Harizko Laukoteagaz Harizko Txistua(2006); Hala ere (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; Kantari Gabonetan (2010) Leioako Kantika Koralagaz; Plazan (2014) erromerietako eta jantzaldietako musika-lanakaz; Xabier Zabalagaz Gogoeta eta azkena, X Urte, hamaika lagun (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.

Sarrerak

Sarrerak eskuragarri dagoz Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan.

Taldeko kide bakotzari buruzko informazino zehatzagoa hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu