Hezkuntza sistemea hobetzea eta euskera bizibarritzea dira helburuak

Bizkaie! 2024-10-07 07:45   Euskerea berbagai

Izpiz izpi goiburupean egin dira aurtengo Kilometroak Azpeitiko Ikastolan.

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak aurtengo Kilometroak ekitaldian parte hartu dau hainbat instituzino eta gizarte ordezkaritza zabal baten ondoan. Halanda ze, Izpiz izpi goiburupean atondu dabe aurtengo edizinoa, Azpeitiko Ikastolan. Pedrosak, danon artean euskal hezkuntza sistemea hobetzeko eta euskerea bizibarritzeko deia egin dau. Sailburuaren berbetan, alkarlana, aniztasuna, familien atxikimendua eta kulturartekotasuna dira bide horretan gakoak.

Hezkuntza sailburuak gaineratu dau aniztasuna dala geure hezkuntza sistemeak dauen oinarrizko balioa eta ikasle guztien errealidadera egokitutako eskola inklusiboan aurrera egiten jarraitzeko beharra adierazo dau. Era berean, kulturartekotasuna eta aberastasuna berbek geure aho-belarrietan errimetan jarraitzeko proposamena egin dau Pedrosak, hizkuntza eta kultura guztien arteko bizikedatzearen alde eginez.

Ganera, euskerearen irakaskuntzean eta erabilerean aurrerapausoak emoteko faktore nagusiak aitatu ditu, irakasleak, hizkuntza-proiektu sendoak, ikuspegi didaktiko eraginkorrak dituan euskal curriculuma, eta ikasleak eurak. Azken horreei erantzukizuna emonez, beraien jardunaren erantzule eta jaube egiten diralako. Horreezaz gan, euskerea hizkuntza bat baino askoz gehiago dala gehitu dau; biziteko eta sentiduteko modua da, etorkizuneko belaunaldientzat jagon behar doguna.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu