Eneko Lazkozek irabazi dau Errexil Sariketea
2024-10-07 08:50 BertsolaritzeaJean Louis Eizmendi Errexil II.ak jantzi eutson txapela.
Aritz Bidegainen gidaritzapean sartu ziran gelara Aissa Intxausti, Eneritz Artetxe, Ramuntxo Christy, Eneko Lazkoz, Maddi Sarasua eta Eneko Abasolo Abarkas. Giro goxo eta beroan ale ederrak itxi zituen bertsolariek
Buruz burukoan Eneko Lazkoz eta Maddi Sarasua lehiatu ziran. Epaileak, Iban Thikoipe, Maialen Berra eta Ainhoa Sarasua izan ziran. Beraz, Eneko Lazkozek irabazi eban finala. Ganera, Jean Louis Eizmendi Errexil II.ak jantzi eutson txapela.
Hiru saio izan dituan sariketea izan da eta Errexil bertsolari zanaren autortzaz atondu da, Urruñako herriko etxeagaz alkarlanean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!