Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzaina hil da
2024-10-07 07:45 BertsolaritzeaHileta-eleizkizuna martitzenean izango da, Markina-Xemeingo Karmeldarren eleizan, 18:00etan.
Euskereari eta bertsoari ekarpen handia egin ostean, Galdakaoko ospitalean hil da, bart, 84 urtegaz, Luis Baraiazarra Txertudi Aita Luis. Jaiotzez meñakarra zan eta urte luzez bizi izan da Markina-Xemeingo karmeldarren komentuan. Idazlea, bertsolaria, itzultzailea... hamaika lan egindakoa izan da Baraiazarra.
Bertsozale Alkartean be ekarpena handia egin dau. Bizkaiko Bertsozale Alkarteko zuzendaritza kidea izan zan 1991tik 2000. urtera; Euskal Herriko Bertsozale Alkartean be izan zan zuzendaritzako kidea 1991tik 1994ra. Epaile lanetan ibilitakoa be izan zen hainbat txapelketatan: Lea-Artibai eskualdekoetan, eskolartekoetan eta Txapelketa Nagusian be bai.
Gaztetatik hasi zan euskeraz idazten eta irakasle lanetan, eta urte luzez euskal kantak eta bertsolaritzea landu zituan umeakaz. Euskerazko ikasmateriala be sortu eban. Euskal Filologia eta eleiz ikasketak egin zituan eta 1967tik Markina-Xemeinen karmeldarren komentuan bizi izan da. 1996an euskaltzain urgazle izentau eben eta 2010ean ohorezko euskaltzain.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!