Mirari talde nafarra Baga-Bigara batu da

Bizkaie! 2024-10-04 13:35   Musikea

Talde euskalduna da, pop musikea jorratzen dauena.

Rocka eta musika latinoa be ez ditue baztertzen. Lehenengo lanak 8 abesti izango ditu eta Mundu Berria izango dau izenburu, 2024ko abuztuan argitaratutako lehen singlea bezela.

Taldeak zazpi kide ditu: gitarra, baxua, bateria, ahotsa, tekladuak, tronpetea eta tronboia. Diskoa Estudios Mussikkinen grabau dabe, produkzino eta soinu teknikari lanetan ibili dan Adrian Vallejoren eskutik.

Mirari Baga-Biga familiaren parte da orain, zaleak jantzan jarteko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu