2024/10/04 18:00
Bilboko Azkuna Zentroan, Golem Alhondiga zinema-aretoan. | Ikus-entzunezkoakAlauda Ruiz de Azua zuzendariak 'Querer', bere lehen fikzinoko telesaila aurkeztuko dau
18:00
Donostiako Zinemaldiaren azken edizinoan parte hartu ondoren, Golem Alhondiga zinema-aretoan lau atalak bate bestearen ondoan ikusteko aukerea egongo da, zinemagilea eta Ivan Pellicer aktorea bertan dirala.
Querer telesailak 30 urte ezkonduta emon eta seme bi alkarregaz izan ondoren, Mirenek senarra itxi eta salatu egingo dau eten bari bortxatzeagaitik. Salaketa larri horren ondorioz, semeek aukeratu egin behar dabe: amari sinistu ala errubakoa dala dinoan aitaren alde egin.
Fikzino honetan ondoko aktoreek parte hartzen dabe: Nagore Aranburu, Pedro Casablanc, Miguel Bernardeau, Ivá Pellicer eta Loreto Mauleón.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!