EITB Durangoko Azokearen babesle izango da

Bizkaie! 2024-10-03 13:30   Euskerea berbagai

Eragile biek lankidetza hitzarmena sinatu dabe.

EITB Durangoko Azokearen babesle izango da aurrerantzean. Eragile biek lankidetza hitzarmena sinatu dabe Bilbon, hedabide talde publikoaren egoitzan. Durangoko Azokearen izenean Nerea Mujika Gerediaga alkarteko presidentea eta Beñat Gaztelurrutia koordinatzailea izan dira eta EITBren izenean, barriz, Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak parte hartu dau.

Holan, euskal kulturea sustatzeko bidean bat egin dabe erakunde biak. Nerea Mujikaren berbetan, albiste ona da Durangoko Azokearen eta EITBren arteko hitzarmena: EITB taldeari eskerrak emon nahi deutsagu, babesletza horren bidez Durangoko Azokea indartu egingo dalako.

EITBk be atsegin handiz hartu dau lankidetzea eta Durangoko Azokako babesle bilakatzea. Andoni Aldekoak aliantza egonkorra sinatzearen garrantzia eta euskerea eta euskal kulturearen herri adierazpen handian, geure presentzia handitzea, izan be, EITBren eginbeharra eta helburuetako bat da, Euskal Herrian pasetan eta atontzen diran ekitaldi garrantzitsu guztietan egotea.

Beñat Gaztelurrutiak hitzarmena sano baliotsua dala nabarmendu dau: EITBren babesletzari jagokonez, nabarmendu nahi dogu euskal kulturgintzea bistaratzeko urrats garrantzitsua izango dala, nahiz eta jakitun izan Durangoko Azokea kulturgintzearen zati bat baino ez dala. Urrats horrek bidea erakusten deusku.

EITBk Durangoko Azokearen barri emoteko ahalegin berezia egingo dau aurrerantzean. Irrati, telebista eta eremu digitaleko edukietan tarte handiagoa eskainiko deutso euskal kulturearen topaguneari.

Durangoko Azokak eta EITBk aurrez be kolaborazinoak landu izan ditue, esaterako Biba Zuek magazinean, Mihiluze saioan edo irratietako kultur tarteetan. Ganera, igaz BaDAbil podkasta jarri eben martxan alkarregaz, sorkuntzearen ertz ugarien inguruan gogoetak biztuteko helburuz. Go!azeneko lagunak be urtero egoten dira Durangoko Azokan eta EITBk kultur plaza hori erabilten dau estreinaldi bereziak egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu