Andrés Basiliok irabazi dau aurten Argizaiola Saria

Bizkaie! 2024-10-03 11:08   erakusketak

Argizaiola 2024ko erretraturik onenak Bilbon.

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzako erakusketa aretoak Argizaiola Sariaren 44. edizinoko 31 argazki erakutsiko ditu datorren urriaren 31ra arte. Lehiaketea atontzen dauen Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoak atondu dau.

Argizaiola Saria 2024 erakusketearen inaugurazinoan izan dira Ana Otadui Biteri Batzar Nagusiak erakundeko burua, Juan Armentia Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoko presidentea, Andrés Basilio aurtengo Argizaiola Sariaren irabazlea, eta akzesita irabazi daben biak, Igor Altuna eta Juan Antonio Palacios.

Argizaiola, urteko argazkirik onenak jasoten dituan erakusketea, daborduko tradizinoa da Batzar Nagusietan, aitatutako argazki-lehiaketa abian jartean Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buruak azpimarratu dauenez.

'Lehiaketako beteranoek eta hautagai hasibarriek osotzen daben moltsoa ikaragarria, kalidade handikoa, Euskadin dagoan argazki-maila handia erakusten dauena da. Argizaiola, leku edo momentu ikusgarriak ez eze, sentimenduak, emozinoak eta balioak transmitiduteko irudiak be batzen dituan ezinbesteko klasikoa da', azpimarratu dau Otaduik.

Bere 44 edizinoetan, Argizaiola haziz joan da argazki-lehiaketa eta egile barriakaz. Juan Armentiak azaldu dauenez, aurtengo edizinorako 41 argazkilariri deitu jake eta horreetatik 31 lagunek hartu dabe parte, guztira 201 argazki aurkeztuta. Aurtengo epaimahaia Imanol Zubiaurrek (igazko irabazlea), Valeria Cassinak eta Abel Castrok osotu dabe.

Erakusketeak hainbat gai eta teknika dituan argazkien aukeraketea jasoten dau. Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoak orain mende erditik atontzen dau Argizaiola Saria. Lehen edizinoa 1973an egin zan. Euskadin egindako lehiaketetan ezagunak diran argazkilariak baino ezin daitekez aurkeztu.

Aurton aukeratu diran argazki lehiaketak honeek izan dira: Nicolas Lekuona (Ordizia), Zumaiako Argazki Lehiaketa (Zumaia), UK Foto (Sopela), Beasaingo Hiria (Beasain), Legazpi Hiria (Legazpi), Igartza Saria (Beasain), Tolosa Herria (Tolosa), FCN (Iruña), Bergara Kirola (Bergara), Indalecio Janguren (Eibar), Trofeo Gipuzkoa (Donostia), Photoka (Gernika), Trofeo Irun (Irun), Ramon Serras (Zarauz) eta Artgazki lehiaketa (Arrasate).

Euskadin urte gehien dituan lehiaketako argazkiak hemen deskargau daitekez:

Azken edizino honetako parte-hartzaileak honeek izan ziran:

  • Ainhoa Martiarena
  • Aitor Arana Arruti
  • Ander Morea
  • Andrés Basilio
  • Angel Ma Cerezo Martínez.
  • Arbil Iciar Manterola
  • Carlos de Cos Azcona
  • Carlos Romero
  • Elena Marquez Ropero
  • Emy De Lema Nafria
  • Eneko Ibarguengoitia Larrabaster
  • Fernando Anza Rey
  • Igor Altuna Azcargorta
  • Iñigo Alzugaray
  • Javier Ortiz Moreno
  • Jesus Javier Garcia Escribano
  • Joel Iglesias Santiago
  • José Agustín Gurrutxaga Garagarza
  • Jose Angel Amuchastegui Esnaola
  • Jose Miguel Romero Barco
  • Joseba Moreno Ugalde
  • Joxe Inazio Kuesta Garmendia
  • Juan Antonio Palacios
  • Juan Antonio Unzurrunzaga Posada
  • Juan José López Azurmendi
  • Luis Martinez Aniesa
  • Manu Barreiro Rodriguez
  • Oscar Manso Navas
  • Oskar Gaskon Marañon
  • Pablo Pérez Herrero
  • Ruben Cáceres Delgado

Argizaiola Saria 2024, urriaren 31ra arte

Ordutegia: astelehenetik barikura, 08:00etatik 20:00etara
Sartzea doban.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu