Naia Laka Arrizubieta: 'Dokumentala danon eskura egotea da asmoa'
2024-10-07 08:00 BarriketanEsperientzia oso ona izan da, ederra. Ganera, lehenengo aldia izan da Zinemaldia barrutik ezagutu dodala. Zinemira Sailean sartu zan filma eta hori geuretzat sari ikaragarria izan da. Bagenkian egun potenteak izango zirala. Bide batez, Zinemaldia barrutik ezagutu dogu eta harrituta geratu gara, izan be, lan asko eta langile ugari dagoz. Egun estresanteak dira baina gogoan hartzekoak.
2.- Harrerea ona izan da?
Harrerea polita izan da. Kanpotik heldu jatezan eretxiak eta inpresinoak onak izan dira. Euskal Zinemeari buruz eta On Benito Ansolaren bizitzerari buruz ikasteko balio dauen obrea da. Estreinua be, eskertzekoa izan zan, Lekeitiotik autobus bat atondu eben eta beraz, bertoko herritar asko agertu ziran, baita inguruko herritarrak be. Kontuak kontu, ikusle ugari izan dira bestelako paseetan, gustokoa izan dan seinale.
3.- Euskal zinemearen barruan, Benito Ansola da protagonistetako bat. Beharrezkoa zan holako ikus-entzunezkoa aurrera eroatea haren figurea autortzeko. Zelan definiduko zeunke Benito eta haren obrea?
Ez dakit beharrezkoa zan edo ez, baina denpora asko buruan izan dodan istorioa da; baita neure lankide dan Xabier Villalba (Produkzino zuzendaria) eta Carmelo Vivancoren aldetik be.
Orain dala 8 urte, Xabierrek alkarrizketea grabau eban Miren Agur Meabe eta On Benitoren artean. Kontuak kontu, hiru orduko iraupena izan eba. Hor ikusi zan gauza asko eukala esateko. Beraz, hortik urten zan dokumentala egiteko idea.
Hori gitxi balitz, Lekeition dagoan zinema-areto bakarra On Benitori esker dago eta herriko Zinema zaleen alkartea, barriz, haren zaletazun horretatik sortu eben.
4.- Irudi zahar asko berreskuratu dozuez dokumentalerako. Beraz, dokumentazino eta produkzino prozesua ez da izango ahuntzaren gauerdiko eztula ezta?
Bai. Dokumentazino eta produkzino asko izandako lana da, beste atal batzuk baino gehiago, esaterako grabaketak.
Halanda ze, grabazinoak egun gitxi batzuetan egin genduzan Lekeieitioko Zinema-Aretoan. Beraz, gatxenak, zalantzarik dabe, dokumentazino eta produkzino lanak izan dira.
5.- Zelan jaso dau berak dokumentala?
Oso pozik. Asko gustau jako. Egia da, bildur pixkat bageunkala, izan be, ondo ezagutzen dau zinemea eta haren eretxia sano garrantzitsua zan geuretzat. Baina, gustau jako dau eta oso eskertuta sentidu da.
6.- Zeozerk harritu zaitu?
Historia aldetik gehien harritu nauena On Benitok txikitatik gaur egunerarte dauen zinemazaletasun hori. 96 urte ditu eta oraindino be, al daituan pelikula danak ikusten ditu. Horrezaz gan, sekulakoa da be haren kemena, danori trasmiduten deuskuna. Urteetan egin dauen lana eta horren fruituak estimeten dodaz.
Euskal zinemeari jagokonez, asko ikasi dot haren alboan; bai zinema oro har eta baita euskal zineman be, bereziki, azkenengo horrek izan daben eboluzinoan, izan be, euskerazko zinemeak historia laburra izan arren, denpora tarte laburrean, noraino heldu garen ikusgarria da.
7.- Miren Agur Meabe obrako narratzailea da, benetan euskal kulturako sortzaile handiez inguratu zarie...
Bai. Nahiko argi izan genduan hasieratik beraregaz izango zala. Miren Agur Meabek daukon eragina Lekeitoko sortzaile eta eragile bezela ikaragarria da. Ganera, Miren eta On Benito orain dala urte asko ezagutzen dira, lagunak dira eta konplizadade hori pantailan be antzemoten da. Beraz, Miren dokumentalaren gidari izan behar zan, zalantza barik. Halanda ze, danok dakigunez, idazle eta poeta aparta da eta horrek puntu garrantzitsua emoten deutso lanari.
Bestalde, esango neuke euskal zinemagintzako sortzaile handienak ditugula bueltan eta uste dot hori dala geure lorpen handiena.
8.- Ganera, Euskal Zine Bilerako sortzailea be izan zan, urrian izango dana. Bertan dokumentalaren proiekzinoa egingo da. Horrezaz gan, non ikusteko aukerea izango dogu?
Bai, Zine Bileran proiekzino bakarra egingo dogu, urriaren 20an. Etorkizunean, asmoa da publiko zabalari eskaintzea medio baten bitartez. Oraindino ez dago ezer zehaztuta, baina geure asmoa da danok ikusi hal izatea da.
9.- Ikusi ahal dozu hainbeste kritika jaso dauen Albert Serraren Tardes de soledad dokumentala? Zer pentsetan dozu horri buruz?
Bai, entzun dot Alber Serraren Tardes de Soledad filmak kritika ugari jaso ebala. Hori bai, ez dot izan pelikulea ikusteko modurik. Beraz, ez naz atrebiduten balorazinoa egiten.
Hori bai, kritikak sortu baditu, esan nahi dau ikusleen artean zeozertxu mobidu dabala; onerako zein txarrerako.
10.- Zein izango zeure hurrengo proiektua? Zeozer aurreratzerik bai?
Lanean gagoz, hurrengo proiektua atara guran. Badaukagu proiekturen bat esku artean. Horretarako lan asko falta da eta aurrera eroateko moduak begiratu behar dira. Oraindo be, beraz, lan asko dogu egiteko.
Ezin dot asko aurreratu, baina bai aitatuko dot euskal kulturearen inguruko dokumentala izango dala; eragin asko daben jai baten ingurukoa hain zuzen be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!