Di Sorapis, ur gardenak eta urdinak dituan lakua

Amaia Larruzea 2024-10-01 08:20   Ibilian-ibilian

Dolimitak lakorik ez dago mendian disfrutetako.

Dolomitetan badagoz oso ikusgarriak diran hainbat ibilbide, kotxez edo teleferikoz joateko. Hori bai, Di Sorapisera oinez edo bizikletaz gerturau behar da. Laku izugarria da ha; ur gardenak eta urdin argiak ikusten doguz bertan. Argazki guztien testigu eta begiraden jaube.

Jente ugari izaten da bertan, baina, benetan, merezidu dau joatea. Ganera, ibilbide bi aurkeztuko deutsuedaz. Oso goiz joan behar gara jenteakaz topo ez egiteko, hori bai, akaso behelainoa eta hotza izango doguz. Bideak estuak eta politak dira, halanda ze, hobe da bakarrik eta talde txikietan egitea. Udea danez, jente gehiago dabil. Ibilbide zirkularrean, barriz, txangozale gitxiago izaten da.

Halanda ze, helmugara heldu eta laku ederra ikusten dogu, ikaragarria. Jente asko egon arren, oso handia da eta lakuari bueltea emoteko aukerea dago. Belluno probintzian dago kokatuta, hain zuzen be, Cortina d’Ampezzo uri ezagunetik 12 kilometrotara. Bertan egin genduan lo. Austriaren kutsua dau, balkoi, lorak eta koloreetan. Ganera, modea oso presente dago, izan be, Milan Fashion Week lako pasarelea emoten eban; glamoura eta mendiko erropen buztarketaz. Toki garestia oso, baina energia politagaz.

Ibilbideari jagokonez, lakua itsaso-mailatik 1.925 metrotara dago eta glaziar-jatorria dau. Passo Tre Croci izenekora gerturau behar gara ibilbideari hasierea emoteko eta Passo gehienak bezala, hau be, txirrindularien buruko mina da. Goian, taberna bat dago eta txirrindulariz betea egoten da.

Taberna eta hotel horren ondoko aparkalekuan itxiko dogu kotxea eta aurrera. Geuk ibilbide zirkularra egin genduan eta bigarren zatiak baditu bere tarte teknikoak, batez be, jatsiereak, baina oso polita da. Bestela, bueltea egin genduan tokitik joatea ondo dago. Umeekaz joan ezkero, hori da aukerarik onena.

Hemen jarten deutsuet ibilbidearen tracka.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu