Euskal zinemeak sari ugari eskuratu ditu Donostia Zinemaldian

Bizkaie! 2024-09-30 12:58   Zinemea

Guztira, 21 produkzino eskaini dira Jaialdian.

Euskal zinemeak Donostia Zinemaldiaren 72. edizino arrakastatsua egin dau barriro be. Guztira, 21 euskal produkzino eder eskaini ditue eta nazinoarteko industriakaz hainbat topaketetan parte hartu dabe euskal sortzaileek, bertoko zinemea za jarraitzeko helburuagaz.

Ganera, euskal sektoreak hainbat sari lortu ditu aurtongo edizinoan. Hemen irabazleen zerrendea.

  • Chaplin | Espíritu gitano (Carmen Chaplin) Irizar Saria.
  • Réplica (Pello Gutiérrez Peñalba), Irizar Saria aitamen berezia.
  • Víctor Erice eta Michel Gaztambide, Gidoi onena.
  • Víctor Iriarte, Egile Barriak (EiTB).
  • Edurne Azkarate, Bultzada Saria.
  • Irati (Paul Urkijo Alijo), EZAE Saria.
  • Elena Irureta, Zinemira Saria.
  • Ane Gabarain, Gure Zinema II Saria.
  • Soy Nevenka (Iciar Bollain), Agenda 2030 Euskadi Basque Country Saria.
  • Caro Bastiano (María Elorza Delas), Sideral Ikusmira Barriak Saria.
  • Senda (Mikele Landa), Casa Wabi-ESCINE Saria.
  • Las guardianas (Borja De Agüero) Eusko Label Lehene Saria.
  • KM 0 (Jon Martija) Eusko Label Bigarren Saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu