Aissa Intxaustik irabazi dau Errexil Sariketako 2. saioa

Bizkaie! 2024-09-30 08:06   Bertsolaritzea

Finala, urriaren 4an izango da.

Urruñako posta gelan ibili dira kantuan bertsolariak. Xalbat Altzugarai gai-jartzailearen gidaritzapean osotu ditue lan puntuagarri guztiak. Azken epaia jakin aurretik, punttuka hasi dira bersolariak era inprobisatuan. Epaile lanetan Lur Renteria eta Iban Thikoipe izan dira. Aissa Intxausti lekeitiarrak irabazi dau.

Halanda ze, badakigu Errexil Sariketearen finalean nortzuk kantauko daben: Eneko Lazkoz, Aissa Intxausti, Miren Artetxe, Eneko Abasolo Abarkas, Maddi Sarasua eta Ramuntxo Christy. Gai-jartzaile lanetan Aritz Bidegain egongo da.

Finala urriaren 4an 

Aarratsaldeko 19:00retan izango da. Txapeldunari Errexil bertsolariaren seme dan Jean Louis Eizmendi Errexil II.-ak jantziko deutso.

Saioaren ostean, aperitifa eskainiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu