Patxi Oroz musikari, filologo eta ohorezko euskaltzaina hil da

Bizkaie! 2024-09-27 07:45   Euskerea berbagai

Beriainen jaioa zan 1934ko abenduaren 2an. 

Filologia Erromanikoan doktorea (Münsterreko Unibersidadea), Tubingako Unibersidadeko irakasle emeritua, ohorezko euskaltzain izentau eban Euskaltzaindiak 2004ko zemendiaren 26an.

Organistea izan zan Erroman eta Münsterreko Saint Michael eleizan. Tübingengo Romania Cantat abesbatzako zuzendaria be izan zan. Musikagile lanetan be makinataxu bat obra sortu zituan, besteak beste, Nire aitaren etxea, Gernika ostadarra, Canon pro pace eta Vasconia cantat bildumak.

1960tik aurrera, filologo lanetan ibili zan. Bitxikeria legez, aitatu behar da Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea defendituko dut poemearen ehunka itzulpen batu zituala Orozek.

Orozen idazlanen artean dagoz La lírica religiosa en la literatura provenzal antigua (1972) eta Navicula tubingensis [arg.] (1984).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu