Iruñako saioan 'Bortziriak eta Baztango Mutilatuak' taldea nagusitu da

Bizkaie! 2024-09-27 07:55   Bertsolaritzea

Erronkarin, Eugin, Atarrabian, Leitzan eta Erratzun izango dira lehen faseko azken saioak.

Amaitzear da 2024ko Bardoetako lehengo fasea; hain zuzen be, azken asteko lehenengo saioa Iruñan eta bertan izan ziran lehian etxeko EzKrashak taldea eta Borztiriak eta Baztango Mutilatuak taldea. Bisitariek irabazi Eben, baita finalerdietarako txartela be. ”Mutilatuak” taldeko kideek Irurtzunen eta Etxaurin jokatuko diran finalaurrekoetan kantauko dabe.

Astegoienean jokatuko dira azken bost saioak, Erronkarin, Eugin, Atarrabian, Leitzan (27an) eta Erratzun (28an). Hamairu saioko fasea amaitutzat emon eta zehaztuta geldituko dira finalaurrekoak. Hasieratik parte hartzen dabizen hamahiru taldetatik, Mutilatuen taldeak eta beste bostek egingo dabe aurrera.

Erronkarin izango da barikuko lehen saioa, Errotan, 19:00retan hasita. Etxeko Errimaren Matxinatuak eta Baztango Baztanzopak taldea izango dira parez pare, B multzoko saioan.

Eugiko saioa izango da bigarrena, 19:00retan, Eugiko ostatuan eta 5 euroan dago sarrerea. Saio honetan bertako Pirini Bardo eta Sakanako Joiak taldeak izango dira lehian, D multzoari jagokon saioan. Atarrabiakoa izango da barikuko hirugarren saioa, Azkenak Alkartean; 19:30ean hasiko da, eta borondatearen truk izango da saioa. Barañain-Atarrabiako Argako Bixiguak eta Malerrekako Malerreka ez da Baztan taldea izango dira kantari.

Leitzako saioa izango da barikuko azkena, 20:00etan, gaztetxean. Altsasu-Leitza-Barañaingo Manteleko sobrak eta Drimtim talde bisitaria izango dira buruz buru. Sarrera librea izango da honetan ere, norberak nahi dauena ixteko aukereagaz.

Zapatuan izango da lehenengo faseko azken saioa. Erratzuko Alkartean izango da, 19:00retan hasita, 3 euroren truk. Erroak bailara horretan dituan Baztanzopak taldea eta Hor gu! talde bisitaria izango dira kantuan, finalaurrekoan toki bat eskuratu guran.

Finalaurrekoak

Irurtzun, Tafalla eta Iruñan (urriak 4) eta Etxauri, Irunberri eta Tuteran (urriak 12) izango dira finalaurrekoak. Hiru kanporaketa dira, joan-itzuli formatuan (eta beraz, sei saio). Lehen fasetik sailkatutako sei talde izango dira horreetan kantari.

Azken aste honetan argituko dira, Mutilatuen taldeagaz batera zein beste bost talde pasauko diren hurrengo fasera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu